Topategiaren pribatutasun politika

Topategiarentzat garrantzitsua da gure gune birtuala erabiltzen eta nabigatzen dutenen datuak babestuta egotea. Horregatik, horien pribatutasuna bermatzeko konpromisoa hartzen du.

Topategiak, datu pertsonalen babeserako indarrean dauden araudietan ezarritakoa betez, jakinarazten du webguneko inprimakien bidez biltzen diren datu pertsonalak Topategiaren zerbitzuen erabiltzaileen fitxategi automatizatuen barruan sartzen direla.

Datu pertsonalen bilketa eta tratamendu automatizatuaren helburua da informazioa eta aholkularitza ematea, baita Topategiaren berezko beste jarduera batzuk betetzea ere.

Datu horiek beharrezkoak diren entitateei soilik emango zaizkie, aurretik azaldutako helburua betetzeko xedearekin baino ez.

Topategiak datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu ditu 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena.

Datuak eskuratzeko, aurka egiteko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak, aipatutako Erregelamenduan (EB) onartutakoak, edozein unetan gauzatu ahalko dira. Datuak aldatzeko eta ezabatzeko webguneak eskura jartzen dituen aukeren bidez gauzatu daitezke eskubide horiek.

Halaber, ulertzen da pertsonek (fisikoak edo juridikoak) emandako datuak benetakoak eta zuzenak direla, eta eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dutela, aldaketarik balego Topategiari jakinarazita. Webgunearen erabiltzaile gisa, ematen dituzun datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren ardura zurea da soilik, eta Topategia eta webgunearen arduraduna ez dira horiekin erlazionatutako ezeren erantzule.

Webgune hau erabiltzeak esan nahi du Pribatutasun politika hau onartzen dela, baita Erabilera zehaztapenen eta baldintzen barne dauden baldintzak ere.

Arduraduna

Titularraren izena: Centro de Arte Contemporáneo de Huarte (Uharteko Arte Garaikide Zentroa)
Egoitza soziala: Calvario kalea, 2
Herria: Uharte
Probintzia: Nafarroa
PK: 31620
IFK: G31876105
Harremanetarako telefonoa: +34 948 361 457
Helbide elektronikoa: centrohuarte@centrohuarte.es

Zertarako biltzen eta erabiltzen ditugu zure datuak?

  1. Zure profilean agertzen den informazioarekin erlazionatutako bilaketak egiten dituztenek atzi dezaketen datu-basean zure profila ager dadin.

    Zure datu pertsonalak bildu eta erabiltzen ditugu webgunea erabiltzen dutenei zure datuak eskaintzeko aukera izan dezazun eta, hala, zuk emandako datuak aurkitzeko gai izan daitezen.

    Zerbitzu hori erabili ahal izateko, Topategian kontu bat eduki behar duzu. Horretarako, webgunean izena eman behar duzu.

    Datu horiek webgunea hobetzeko eta erabiltzaileen esperientzia aberasteko ere erabiliko dira.

    Topategiak zure datu pertsonalak biltzen ditu zuk gure webgunea erabili ahal izateko eta guk zuri zerbitzuak eskaini ahal izateko. Topategian kontu bat daukazun bitartean gordeko dira datu horiek.

  2. Webgunean izen-ematea aktibatzeko, eta zure profileko informazioa konfiguratzeko aukera izan dezazun.

    Topategian izena ematen duzunean, izena emateko prozesuarekin jarraitzeko, eta zure kontua atzitu ahal izateko, erabiltzaile-izena, helbide elektronikoa eta pasahitza eman behar dituzu.

    Topategian sortutako kontuaren profilean datuak gehitzea erabakitzen baduzu, zure profilari dagokion atalean agertzen den inprimakiaren bidez ematen dizkiguzun datuak eta irudiak bildu eta erabiliko ditugu.

    Helburu horiekin bildutako eta erabilitako informazio pertsonala zure Topategiako kontua mantentzen duzun bitartean gordeko da.

    Izena emateko inprimakiaren bidez izena ematen duzunean, datu pertsonalak barne har ditzakeen informazioa ematen duzu, hala nola IP helbidea, izena, helbide fisikoa, helbide elektronikoa, eta abar. Informazio hori ematean, baimena ematen diozu Topategiari zure informazioa biltzeko, erabiltzeko, kudeatzeko eta gordetzeko, Erabilera zehaztapenak eta baldintzak atalean eta Pribatutasun politika honetan azaltzen den moduan soilik.

  3. Legez dagozkigun funtzioak betetzeko.

    Gainera, Erabilera zehaztapenak eta baldintzak dokumentuan eta lege aplikagarrian biltzen diren baldintzak betetzen direla bermatzeko balio du zure datuak biltzeak. Horren baitan, tresnak eta algoritmoak garatu litezke, webguneak biltzen dituen datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen laguntzeko.

    Identifikagarriak ez diren datuak ere biltzen ditugu, webgunean nabigatzen duzunean ordenagailuan deskargatzen diren cookieen bidez. Cookieen ezaugarriak eta xedeak Cookie politikan zehaztuta daude.

  4. Gure Instagram kontua kudeatzeko.

    Topategia Instagramen dago. Topategia Instagramen jarraitzen baduzu, datu pertsonalen tratamendua atal honen arabera arautuko da, baita dagozkien Instagramen erabilera baldintzen, pribatutasun politiken eta sarbide-arauen arabera ere, zeinak aurretik onartu dituzun.

    Topategiak zure datu pertsonalak hainbat helbururekin tratatuko ditu: Instagramen datuen presentzia modu egokian kudeatzeko, webgunearen jardueren, produktuen edo zerbitzuen berri emateko zuri, baita Instagrameko arauetan adierazitako beste helbururen bat betetzeko ere. Instagrameko jarraitzaileen profilak ez dira erabiliko iragarkiak modu indibidualean bidaltzeko.

Cookie politika

Webgune honek cookieak erabili behar ditu modu egokian funtzionatzeko. Cookieak zure web- arakatzailean biltzen diren informazio-unitateak dira.

Cookie politika orrialdean kontsulta dezakezu cookieen bilketa-politikaren, xedearen eta tratamenduaren inguruko informazioa.

Nola legeztatzen da horiek erabiltzea?

Datuen tratamendua legeztatzen duten oinarri juridikoen arabera tratatzen dira zure datuak:

  1. Topategiaren zerbitzuetan izena emateko eskaera, zeinaren zehaztapenak eta baldintzak eskura jarriko zaizkizun balizko kontratazio baten aurretik.
  2. Baimen aske, zehatz, informatu eta argia, eta horrenbestez, pribatutasun politika honen bidez informatzen zaitugu. Irakurri ondoren, eta ados egonez gero, adierazpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez onar dezakezu, hala nola horretarako erregistro-lauki bat markatuta.

    Zure datuak ez badizkiguzu ematen, edo modu okerrean edo osatugabean ematen badizkiguzu, ezingo diogu zure eskaerari erantzun, eta ondorioz, ezinezkoa izango da eskatutako informazioa ematea edo zerbitzuen kontratazioa burutzea.

Zein dira datu pertsonalen hartzaileak?

Tratamendu-eragileei eta hirugarrenei emango zaizkie datuak, kontratu bidezko harremana betetzeko helburuarekin.

Zerbitzu-hornitzaileak kontratatu ditugu tratamendu-eragile gisa. Kontratatzeko orduan, datuen babeserako aplikagarriak diren arauzko xedapenak betetzeko konpromisoa hartu zuten.

Agente artistikoaren profilean agertzen diren datuak argitaratuko dira webgunean, eta webgunearen edozein erabiltzailek atzitu ahal izango ditu kontsultatu nahi izanez gero; hala, Topategiak eskaintzen duen zerbitzu-kontratua beteko da.

Baita halakorik eskatzen duen lege betekizun edo errekerimendu bat balego ere (Ogasuna, Lan Ikuskaritza, Epaitegiak eta Epaimahaiak, Polizia, etab.).

Ez dago aurreikusita datu pertsonalak zabaltzea DBAO Eskubideen Europako Esparru Ekonomikotik at.

Web nabigazioa

Topategian nabigatzean, identifikagarriak ez diren datuak bil daitezke, hala nola IP helbidea, geolokalizazioa, zerbitzuak eta guneak nola erabiltzen diren biltzen duen erregistro bat, nabigatzeko ohiturak eta zu identifikatzeko erabili ezin diren beste datu batzuk.

Webguneak Google Analytics erabiltzen du hirugarrenen analisi-zerbitzu gisa.

Topategiak lortutako informazioa erabiltzen du datu estatistikoak lortzeko, joerak aztertzeko, gunea kudeatzeko, nabigazio-ereduak aztertzeko eta informazio demografikoa biltzeko.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Datuak ezabatzeko eskatzen duzun arte gordeko ditugu. Izena eman duen edozein erabiltzaileren “Editatu nire profila” ataleko “Ezabatu nire profila” aukeraren bidez deuseztatu behar dira datuak.

Zein dira datu pertsonalekin gauzatu daitezkeen eskubideak?

Edonork edozein unetan ezaba dezake bere datuak tratatzeko emandako baimena. Baimen hori ezerezteak ez du baldintzatzen izen-emateko kontratua edo aurretik sortutako harremanak gauzatzea.

Era berean, eskubide hauek gauza ditzakezu:

  • Datu pertsonalak atzitzeko edo zuzenak ez diren datuak zuzentzeko eskatu.
  • Horiek ezabatzeko eskatu, besteak beste, datuak bildu ziren helburua betetzeko beharrezkoak ez direnean.
  • Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua murrizteko eskatu.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egiteko eskatu, zure egoera partikularrarekin erlazionatutako arrazoiengatik.
  • Arauetan aurreikusitako egoeretan, datuen eramangarritasuna eskatu.
  • Arau aplikagarrietan aitortutako beste eskubide batzuk.

Eskubide horiek “Editatu nire profila” atalean agertzen diren aukeren bidez gauza ditzakezu, edo arduradunari zuzendutako mezu elektroniko baten bidez, edo eskutitz bat bidalita pribatutasun politika honen lehenengo atalean adierazitako helbidera.

Zure datuen tratamenduari dagokionez gurekin ados ez bazaude, kontrol-agintaritzan (DBEA) kexa bat aurkez dezakezu.

Pribatutasun politikaren eguneratzea

Pribatutasun politika hau egunera litekeenez, webgunean sartzen zaren bakoitzean berrikusteko gomendatzen dizugu, behar bezala informatuta egon zaitezen. Pribatutasun politika hau 2020ko irailaren 25ean eguneratu zen azkenekoz.