Uholdeaken hirugarren edizio honetan, hiru esparru teorikotan ardazten den komisariotza ikerketan oinarritzen da programa: iruditeria feministak, espazioa eta gorputza. Parte-hartzaileek egindako lanen aglutinatzaile gisa erabiliko direnak, alegia. Habaler, proiektuan parte hartuko duten adierazpen artistikoek antzeko oinarrietan errotzen diren arren, diziplina-ezaugarriei dagokienez desberdinak dira: eskultura, instalazioa, marrazkia, dantza, zinea, bertsolaritza, literatura, musika…
ARTEFAKTUAK
Jone Rubio
… oroitzapena da, objektu bat, afektu baten atzamarka. Objektu batean kristaldutako esperientzia bat da, izaten jarraitzeko izateari utzi ziona. Espazio bat okupatu ahal dugu, hura bizitu gabe? Espazioa trantsiziogune bezala erabiltzean, zer lotura mota sortzen da haren eta gure gorputzaren artean? Zein da espazio bat bizitzearen oinarria?
Gaiari buruzko informazioa bilatzen hasten naiz, modu konpultsiboan, nolabaiteko obsesioa sortu baitzait haren inguruan. Eta, orduan Angelica Cresporen Ontologia del habitar testua aurkitzen dut, hurrengoa erantzuten didalarik: ´´ Espazio bat okupatzeko ahalmena zuzenean lotuta dago ‘haragia’ gorputz bizi bezala ulertzearekin (…) gorputzak berak dei egiten digu zentzumenen gertaera irekita eta adi egotera. Gauzetatik beren testurak, koloreak, formak, usainak jaso ahal izateko; eta beren esperientziaren zentzuarekin, espazioa eta gure gorputzen artean sortzen den gauzatze hura ‘osatu’ ahal izateko´´.
BIOGRAFIA
Jone Rubio Mazkiaran (Altsasu, 1995) X hau ez da okupatzen… proiektuaren kuradorea da. Artearen Historian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketak amaitu ondoren, Bartzelonako Unibertsitateko Artearen Historiako Ikasketa Aurreratuen masterra egin zuen. Bertan, emakumeak espazio publikoarekin duen harremana ikertu zuen, performancea edo bideoa bezalako baliabide artistikoen bidez. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Garaikideko Ikerketako doktoretza egiten du eta BERRIA egunkarian arte-kritikari gisa aritzen da.
Kritika feminista abiapuntu hartuta, ikertu nahi du nola eragiten duten esku-hartzeek eta adierazpenek, artistikoek, kulturalek edo politikoek espazio publikoetan eta horien bidez sortzen ditugun irudimenezkoetan. Master ikasketak amaitu ondoren, Uharte Zentroko Ikerketako Egoitzen azken edizioan parte hartu zuen.
“Hiria bizitzeko eskubidea!” izeneko ikerketa-proiektua garatu zuen. Irudimen femeninoak kalean; horren bidez, azterketa-eremua zabaldu eta Nafarroako esparru geografikoan aplikatu ahal izan zuen. Gainera, hainbat hitzaldietan parte hartu du: Artiumen (Ikasgeletatik Espazio Publikora jardunaldien esparruan), Ipes Fundazioko Emakumeen Liburutegian eta Ikergazte 2021en azken edizioan.
ARTISTAK
ERAKUSKETAREN DATAK ETA HERRIAK
Agoitz: Kultur etxean 2022ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra
Altsasu: Iortia kultur gunean 2022ko martxoaren 24tik apirilaren 28ra.
Tafalla: Centro Cultural Tafalla Kulturgunean 2022ko maiatzaren 5etik, 26ra.
ARTEFAKTUEN LANTEGIA
Arteak kitzikatzen gaitu, hein handi batean, hatz puntetatik sartu eta barnealdean hausnarketak sortarazten dizkigu. Bada, azkenengo kristaltzeen aurretik prozesuak ditugu.
Liburuak abiapuntuak dira, kristaltze, mugimendu… baten hasierako hausnarketa bideratzen duten erremintak, artefaktuak. Euren barneko hitzek elikatzen gaituzte eta ekintza, objektu, irudi bihurtzen dira.
Agoitz, Altsasu eta Tafallako liburuzainen laguntzarekin, mostraren tripak ikustarazten dituzten artefaktuak aurkezten dizkizuegu. Prozesu honetan parte hartu dugun guztion aztarna materialak. Partaideek haientzat garrantzitsuak izan diren liburuak aukeratu eta apalategi honetan ezarri dituzte. Honela, erakusketak erakusketa espaziotik egiten du ihes, eta hemen kokatzen da, liburutegian.
Artefaktuak zuen eskuetan utzirik, zuek geure hausnarketaren parte izan zaitezten.
X HAU… BLOG-A
Zer gertatu zen X hau ez da okupatzen erakusketa programan?