ARTE GARAIKIDEA NAFARROAN ZABALTZEKO ERAKUSKETA PROGRAMA
Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Fundazioak sustatutako arte- eta erakusketa-programa bat da. Proiektuaren helburu dira: lekuko artisten lana ikusaraztea, Nafarroan praktika kuratoriala sustatzea eta Nafarroan zehar praktika artistiko garaikideak eskuragarri jartzea.
Materialak amatu (ama izan/egin) programaren laugarren edizioa da eta Altsasu, Agoitz eta Tafallan barrena ibiliko da. Natalia Isla Sarrateak komisariatua, amatasuna, esperientzia afektiboa eta indar politikoa den heinean, bertatik sortzen diren arazoetara hurbiltzen da.
Amatasun ezaugarriak beste subjektu batzuetara zabaltzeak Angela Moreno, Amaia Gracia Azqueta, Beruta (Berta Osés), Oihane Mcguinness Armendariz, Txaro Fontalba eta Zarys Falconen praktika artistikoen materialetara hurbiltzea dakar. Erakusketarekin batera, bitartekaritza-programa bat dago, sormen-prozesu horiek herri bakoitzera hurbiltzeko.
MATERIALAK AMATU
Agian inoiz ez da hain zaila izan “amatasunaren” ulermenera hurbiltzea. Gaur egun, amaren gorputza, lurralde politiko gisa, eztabaidan dago. Emakumearen rolari buruzko ikuspegi estatikoak desegiteko sortuak izan diren diskurtso kritikoek, zalantzan jartzen dituzte amatasunaren ikusizko errepertorioaren zeinuak.
Umetokia gatazkaren sinbolo bihurtu da, amatasun edo ez-amatasun modu desberdinak dituzten gorputzek zeharkatzen dituzten tentsioak kontzentratuz. Hala ere, amatasunaren nozioak amatasunarekiko indar bitalista eta subertsiboa eskaintzen du, amatasunaren nolakotasunak beste subjektu batzuetara hedatu eta zabaltzen baititu, seme-alaben arteko lotura esklusiborik gabe. Giza gorputzen eta gizakiak ez direnen arteko elkarrekiko harremanak interesa pizten du, bertan afektuak sentimenen truke gisa hartzen dira: eragiten duena, aldi berean, eragina jasotzen duena ere bada.
Erakusketa honek, Angela Moreno, Amaia Gracia Azqueta, Beruta (Berta Osés), Oihane Mcguinness Armendariz, Txaro Fontalba eta Zarys Falconen lanaren bitartez, itxuraz kezkagarria eta anbiguoa den berezko zerbait, pertsonala bezain kolektiboa, aurkitzeko bilaketa proposatzen du. Gorputzaren jakintza-mota ezagutzeak aukera ematen du berezko desegonkortze batean makurtzeko, beste gorputzei eusteko edo erorketa arintzeko. Ikuspegi estetiko afektibo batek aukera ematen du amaren inguruko gatazkei heltzeko, sei artista horien azkenaldiko eta belaunaldien arteko ekoizpenetako materialekin dituzten harremanetatik abiatuta.
Natalia Isla Sarratea
Komisarioa
Natalia Isla Sarratea (Santiago de Chile, 1983), Matreialak amatu-ren komisarioa. Artearen Historian graduatua, Nafarroako Unibertsitateko Ikasketa Kuratorialetako Masterra (2020) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Praktika Artistikoak eta kultura Ikasketak Masterra (2021) egin zituen.“Materialak amatu”irakurtzen jarraitu
ARTISTAK 2023
ERAKUSKETA
Angela Moreno, Amaia Gracia Azqueta, Beruta (Berta Osés), Oihane
Mcguinness Armendariz, Txaro Fontalba eta Zarys Falcon
DISEINUA
Marisa Mantxola (irudia eta publikazioa)