Maia Villot

NATURA MORTA
Eroritako loreak edo fruitu ustelak.
Azala azalarekin eta luma lumarekin.
Natura hila, hila edo oraindik bizia, bizia edo oraindik biziarekin.
Bizirik une batez, bizirik istant batez, bizi istant bat.
Une bateko bizitza, istant bateko bizitza, bizitza higiezina, bizitzarekin oraindik.
Natura lasaia, prisarik gabe.

MAIA VILLOT DE DIEGO
Arte ederretan lizentziatua eskulturan espezializatuta 2006an. Bere trebakuntza artista desberdinek eskainitako lantegi eta mintegiekin osatu du: Itziar Okariz, Inazio Escudero, June Crespo, Elena Aitzkoa, Idoia Zabaleta, La Ribot, Aimar Pérez Galí, Nilo Gallego, David Bestue, Jaime Conde-Salazar, João Fiadeiro, Claudia Dias, Gary Stevens, Vera Mantero…
Bere lana museo, galeria, antzoki, festibal eta arte zentro desberdinetan aurkeztu du: Tabakalera, Nafarroako Museoa, Uharte Zentroa, Rekalde aretoa, Pradillo antzokia, Zarata Fest, Inmediaciones festibala eta La Estrategia Doméstica besteak, beste. Bere azken lanen artean aipatzekoak: W-B B-W (“Emen Hetan Witchy Bitchy Ding Dong It’s Sabbat Time”, Uharte Zentroa, 2018, Julie Laymond komisarioaren erakusketa. La Encartada Moda, Encartada museoan, 2019), “Ni denetan okerrena”, Nafarroako Museoa, 2017, Maite Garbayo komisarioaren erakusketa, Lectura “True in my body”, Tabakalera, 2016.
Anarchivo SIDA erakusketaren barnean Equipo re Aimar Arriola, Nancy Garín eta Linda Valdés komisarioen lana eta Échale la culpa I, II y III (BAD festibala, 2014).
Isaak Erdoizarekin elkarlanean antolatzen du La Cosa en Casa, etxeen testuinguan artista desberdinen lanak ikusteko programa. (Bilbo)

http://maiavillotdediego.blogspot.com/