Iosu Zapata

Isuri soinuduna 

“Klaustrofilia” garatzen den espazioak inguratzen dituen soinuen ikerketa artistikoa egiteko proiektua da Isuri soinuduna. Lurraldearen soinu-paisaiak ezagutzea eta soinuek esperientziak nola sortzen dituzten eta leku baten memoria nola osatzen duten ikertzea du helburu; ingurune akustikoa modu aktiboan entzutea, landa-inguruneko eta hiri-inguruneko soinu-ezaugarriak streaming bidez transmititzeko. Horretarako, leku bakoitzeko espazioak, fluxuak eta ezaugarriak, eremu akustikoko aldaketak, espazioaren hiri-eraldaketaren bidez, eta, azkenik, kutsadura akustikoak eragindako erabateko aldaketa-prozesuan daudenak aztertuko dira.

Isuri soinuduna proiektua proposamen prozesual bat da, eta erakusketako hilabeteetan zehar garatuko da audio-instalazio baten bidez, audio-hargailu batek  sare-sistema baten bidez seinale akustiko horiek emititzen dituen “totem” akustiko batera igortzen dituelarik eta soinu-mapa batekin amaitzen da (Agoitz, Elizondo, Altsasu, Tafalla, Tutera).

IOSU ZAPATA (Iruñea, 1981) 

Iosu Zapatak lantzen dituen gaiak abandonatutako espazioekin, periferiekin, bazterrekoarekin, hiri-paisaiarekin eta naturarekin zerikusia dute.

Formakuntza Iruña Cormenzanaren lantegietan hasi zuen 1991n. Diseinu grafikoa ikasi eta marrazki eta pintura monografikoak egin ditu Iruñeko Arte Eskolan.

Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu (Topaketak edo Artista Gazteak) eta Iruñeko hainbat talde artistikorekin lotura du.

Bere lana Espainian, Filipinetan, Frantzian eta Mexikon erakutsi du. Azken horretan, hainbat urtez bizi izan da eta hainbat proiektu garatu ditu, esaterako Txabola Nomada, Chopoko Museoan, Polyforum Siqueiros-en, Espainiako Kultur Etxean edo Emakumearen Museoan egon da ikusgai.

Gaur egun, soinua eta paisaia ditu ardatz.

Formazioa
2015 Taller-Soma hezkuntza programak. Mexiko Hiria, Mexiko.
2009 Don Herberten litografia lantegia – Arteleku. Donostia.
2001- 2004 Iruñeko Arte Eskola – Marrazketa eta pintura.
1996- 1999 Arte grafikoak. Iruñea.
Erakusketak
2019 Nazioarteko egoitza Cochabamban (Bolivia. Uharte Zentroa
2019 “RADIO IRRINTZI” Landarte. Nafarroako Gobernua
2018 “BIORRITMICA” erakusketa NUP-en
2017 Barañaingo Auditorioan egoitza. Laida Aldaz
2016 “Aperitifak –Metamorfosis ambulante” aurkezpena Uharteko Arte Garaikide Zentroan .
2016 “Vestigios” erakusketa kolektiboa Frissac – Mexiko Hiria, Mexiko.
2016 Metamorfosis Ambulante. La Embajada – Mexiko Hiria, Mexiko
2016 “La chabola nómada” Casa Galería – Mexiko Hiria, Mexiko
2015 “Chabola jardín” erakusketa indibiduala. Casa Galería- Mexiko Hiria, Mexiko
2013 “10163458” erakusketa kolektiboa. Iruñeko Zitadelan
2013 “Mapamundistas, cultiva tu jardín” erakusketa kolektiboa. Iruñea
2012 “de la isla” erakusketa indibiduala. Iruñeko Zitadelan
2011 “Habitáculo residual” erakusketa indibiduala. Iruñeko Zitadelan
2010 Universidad Iberoamericana. Mexiko Hiria, Mexiko
2010 “Los dioses salen de las flores” mural erakusketa. F.a.r.o. de Tláhuac. Mexiko Hiria, Mexiko
2010 Erakusketa indibiduala, Egia. Donostia
2009 Inmersiones09. Amárika aretoa. Gasteiz.