Ibil bedi

Kantu hori berezia da leku desberdinetatik begiratuta: edertasunetik alde batetik, baina baita minetik bestetik. Kantu bat aireratzearekin batera bat izatetik milaka izatera pasatzen da eta hori nora eta nola helduko den ez dago gehiago gure esku.

Berriak gara honetan eta gaur egun kantu horrek hartu duen bidea berari bakarrik egiten uzteko bidea da, denbora tarte luze batez behintzat esposizio gehiegirik gabe egotekoa.

BIOGRAFIA

Ibil Bedi Irunberriko, Erriberriko, Zangozako eta Iruñeko bost gaztek osatzen dute. 2019ko ekainean Berandu baina garaiz izeneko lehen diskoa kaleratu zuten. Urte horren amaieran, Bide Teilaturantz kanta bikoitza merkaturatu zuten, oraingoz taldearen bideoklip bakarrarekin batera. Iaz sortu zen taldearen bigarren lan luzea: Beltxarga beltza, konfinamenduan konposatutako hamaika kanta biltzen dituena. Bere abestiek maitasuna, zalantzak, ustekabeak, galerak eta bizipenak aipatzen dituzte.

Musikariak. Amets Aranguren Arrieta: saxoa, ahotsa eta teklatua; Eder Eskailera Llorente: bateria; Javier Larrañeta Iribarren: baxua; Ibai Osinaga Gogorcena: gitarra eta ahotsa; Areta Senosiain Elorza: biolina eta teklatua.