Greta Alfaro

OSPAKIZUNA
Arau sozialak eraikitzeko eta mantentzeko irudiek jokatzen duten rola agerian uzten du familia argazkiak proiektu honetan. Publikoa eta pribatuaren arteko elementua den heinean, albuma, intimitate propioa agerian uzteko leiho bihurtzen da eta estali nahi den iluntasun hori arakatzeko leku.

IN ICTU OCULI
Putreak etorriko dira eta gure jana jango dute eta gure eszenatokia hondatuko dute: bodegoia, otordua, gozamenerako espazioa eta zibilizazioa. Putreak, lizuntasunari eta heriotzari, indarkeriari eta beldurrari lotutako piztiak, ezustean iristen dira eta fabula batean bezala, gure ezaugarri batzuk irudikatzen dituzte. Vanitas barroko batean bezala, in ictu oculi, halako batean ez gaude gehiago han. Gure eraikuntzak ez dira gehiago existitzen. Gure plazerak, gure jabetzak, gure jakintzak; denek amore ematen dute denbora, heriotza eta patuaren aurrean. Bai eta, giza suntsipenaren indar menderaezinen aurrean ere.

GRETA ALFARO
Bakarkako erakusketa aipagarrienak dira In Ictu Oculi (2015) Michiganeko Flint Institute of Arts; El cataclismo nos alcanzará impávidos (2015) eta European Dark Room (2014) Balentziako Rosa Santos Galerian; Still Life with Books (2014) Gasteizko Artiumen; In Praise of the Beast (2013), Japongo Hiroshima City Museum of Contemporary Art; eta Invención (2012) Mexiko DFko  Ex Teresa; eta proiektu hauek: Roaming Roomekin “site specific” I Will Not Hesitate to React Spiritually (2019), Genesis Foundationekin A Very Crafty and Tricky Contrivance (2012), biak Londonen; edo Comedias a honor y gloria (2016) Valentziako La Galleran. Hainbat erakusketa kolektibotan eta festibaletan parte-hartu du Londreseko Whitechapel Gallery, Institute of Contemporary Arts eta Saatchi Gallery gisako instituzioetan; Brasiliako Banco do Brasil Kultura Zentroan; Miamiko The Bass Museum of Art; Pariseko la Conciergerie; Berlineko Künstlerhaus Bethanien; Madrileko La Casa Encendida edo Roterdameko Nazioarteko Zine Festibalean.

http://gretaalfaro.com/