Fermin Jimenez Landa

AZKAR ONA DA BAINA AZKARRAGO HOBEA
“Azkar ona da baina azkarrago hobea-k” denbora kualitatiboa urtaroei, paisaiari, zonalde espezifikoetako une jakin batzuei eta urteko sasoi jakinei eragiten dien ideiarekin lan egiten duen ekintza bat suposatzen du. Artistak elur-bolak jasotzen ditu bere lagunekin neguan jaioterrian, Iruñean eta familiaren etxeko hozkailuan gordeko ditu. Udan, elur-bola gerla antolatuko du igerileku batean. Bi ekintzek agerian uzten dute denbora kualitatiboaren ideia, bertan, ideia bat bestearen gainean dabil. Bola bilketa oroi-minez betea dago: artistaren sorterritik gertu, bertan bizi gabe urteak daramatzan tokian, institutuko lagunen laguntzaz eta iparraldeko haurren neguko uneak gogora ekarriz. Izoztutako bolen berreskuratzea, lorategia eta igerilekua dituen etxe batean eginen da artistaren lagunekin hurrengo udan. Lagunekin topaketa aproposa da elur piloten gerla egiteko. Denbora aldaketa hau, ez hainbeste leku aldaketa, Ferminen helburua da testuinguruak modu baldarrean trukatzeko eta elur gerlari bigarren irakurketa bat emateko, hain zuzen ere, helduek gozatutako haur jolas bat oraindik bihurriagoa bihurtzen denaren hausnarketa bat. Autobiografiak indarra hartzen du eta nostalgia ideiak artistaren inguru hurbila aintzat hartzen badugu (amaren hozkailua, institutuko lagunak edo iparraldeko neguak). “Azkar ona da baina azkarrago hobea-k” abian jartzen ditu hotza, elurra, jolasa, laguntasuna, nostalgia, ospakizuna, egunerokotasuna… Agerian geratzen da Ferminek ohi denez erabiltzen duen lekualdaketa: begirale gisa egotean ideiak indartzea eta ondoren frikzio puntuak aurkitu, lan ildoak eta sorkuntza markatu eta errealitatea, bizipenak eta ohiko esperientziak bereganatu eta dekonstruitu. (Testua: Juan Canela eta Ane Agirre)

ZALDIZKO
Hainbat mahai-bikote daude bata bestearen gainean jarrita eta tartean kanikak daude, oreka ezegonkor bat geratzen delarik. Zaldizko izenburua mahaiaren lau hankengatik izan zitekeen, gizakiaren neurrira egindako altzari hori, bertan objektuak eta ukondoak jartzen ditugun objektua. Zaldizko keinu bat da, zaldizko polizien manifestaldien aurkako kargetan erabilitzako defentsa taktikaren oroitzapen bat. Oreka politikoa hautsi egiten zen oinarrian xaloa zen objektu baten eraginez.

Ferm

FERMIN JIMENEZ LANDA
Fermin Jimenez Landa lengoaia desberdinetatik abiatzen da – marrazketa, argazkigintza, instalazioa edo bideoa – espazio publikoko eguneroko errutinetatik, internetetik eta karrikatik, ateratzen dituen ohiko planteamenduetan arakatzeko. Botere gabeko ilusionismo euforiko bat, absurduaren erabilera produktibotik, prekarietate sutsua (eta ez xaloa) eta normatiboaren gainditzea, kontzeptualitate fedegabe eta bromazale batek definituriko obra planteatzen du, eta atentzioa arteak mikropolitikan duen eraginean jartzen du. Beste modu batean esanda, bere obrak kontzienteki indartzen du barregarria dena, ziurtzat genuen hura aztoratzeko eta gure bizitza erritmoan pitzadurak sortzeko parodia-helburu eta helburu antiheroi batekin. (David Armengol). Bere lanak ikusgai egon dira Manifesta 11 bienalean, museo hauetan: Zapopaneko MAZ, Artium, Musac eta CA2M, Botin Zentroan, La casa Encendida. Galeria hauen gisakoetan: Travesía Cuatro, Nogueras Blanchard eta Bacelos. Hauekin lan egin du: Consonni, Hayako 1646 eta Helsinkiko HIAP. Balentziako Arte Ederren fakultatean ikasi zuen eta eskolak hartu ditu besteak, beste, hauen eskutik: Robert Morris, Rogelio López Cuenca, Francesc Torres, Jon Mikel Euba eta Douglas Ashford edo Atenasko ASF-n.

ferminjimenezlanda.blogspot.com

Laguntzaileak:

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es traperos-de-emaús-navarra-nafarroa-uholdeak-centro-huarte-uharte-zentroa.png