MASLOWEN 1.3 TEOREMA #BOKATAK
Maslow-ren Teorema elkarlaneko proiektu irekia da, horren testuingurua, arte kritikoa eta “Maslow-ren piramidearen” estadioen inguruan egituratzen da. Lana, fabrikako langileen ohiko ogitarteko serie bat da, masan eginak daude eta antolaketa-irizpideak, epeak, kalitatea, denborak, eraginkortasuna eta segurtasuna kontuan hartuta ekoiztu dira. Ogitartekoen muntaketa lana kate-produkzioaren ohiko parametroekin monitorizatu da 0tik %133 bitarteko efizientziaz metodo eta denbora irizpideei begiratuz, antolaketa modelo bat jarraituz eta aurretik ezarritako kalitate eta higiene oinarri batzuekin. Piezak lan banaketari buruz hitz egiten du, langilea lanetik aldentzen denean, eta “alienazioa” deritzon hori sortzen dionean, hainbatetan aipatu ez arren, jasaten duen sufrikarioaz. Gure bizitzak neurtzeko positibismo zientifikoaren obsesioaz hitz egiten du, giza jarduera guztiak fede itsu baten bidez kuantifikatzearren, guztia zientziaren bidez azal eta neurtu daiteke eta honek, paradoxikoki, magiarekin eta mitologiarekin bat egiten du. Artisten lanaz ari da, agian kanpotik begiratuta irudiko luke lantegiko langilearena baino garaiagoa dela, galdetzen digu ez ote dagoen artistaren lana alienatuagoa prekarietate terminoetan zein kapitalismoaren azeleraziorako “kolaborazionismoan” (kulturala da jada, naiz eta kontakizun gehiago sortu produktuak baino). Egun talde lanaz hitz egin daitekeen edo ez ari da, lantokien demokratizazioaz eta horizontalizazioaz. Artisten arteko konpetentziaz ari da, milaka ordu sartzen diren baliabideen galeraz eta azkenean “bat besterik ez geratzean”, saritutako bakar bat egotean, museo edo galeriaren arrakasta lortzen duena…
TXANDA ALDAKETA
Produkzio-bitartekoen jabetzan oinarritutako lanaren antolaketa baten testuinguruan
eta hauen eraginkortasuna maximizatzeko asmoaz, XIX. mendean txandakako lana
sortzen da – shift work – 24/7 – erreleboka- etab. Piezak, ekoizpen lanen
erritmoa zaintzeko pertsona kopurua nabarmen jaitsi den historiaren unean lan
baketaren paradoxa planteatzen du eta zalantzan jartzen du ekoizpen moldeen
inguruko paradigma aldaketa, P2Pa indarrean sartu denean, kode irekiak eta
beste hainbat metodologiak eta teknologiak, esaterako robotikak eta adimen
artifizialak, pixkanaka prestatu gabeko eskulangileen soberakina eragiten ari
denean, agerian geratzen ari dira lan harremanak edo ekoizpen bideen jabetza
publikoa, besteak, beste.
FERMÍN DÍEZ DE ULZURRUN
Artista, komisarioa eta industria diseinatzailea, industria instalazioetan
graduondokoa UPCn. MAslow Industriesen sortzaile eta zuzendari nagusia,
komisariotza proiektuak, sormen proiektuak eta eskubide intelektualak ekoizteko
eta kudeatzeko entitatea. Bekak jaso ditu Nafarroako Gobernutik “Histéresis”
(2016) proiektua ekoizteko, 2017an “100 Después de Duchamp” argitalpena
argitaratzeko, Centro Español de Estampa Contemporánearen eskutik. Hainbat
erakusketa egin ditu, besteak, beste:
33430467J / Nachträgliche Überprüfung, Apartments am Brandenburger Tor, Berlinen,
Alemanian. “Exposición”, Arturo /
Fito Rodríguezekin Habitación 5, Uharteko Arte Garaikide Zentroan, 2017.
“Treball / trabajo / arbeit / work”, Bartzelonako Galería Sicarten 2015.
“Arbeit macht frei” Uharteko Arte Garaikide Zentroan, 2013 “Kill yr. Idols”,
2009 eta “33430467-J” Iruñeko Ziudadelan, 2003 edo “Ecografías” Madrileko
Tentaciones de Estampan, 2002. Komisariotza lanak egin ditu beste batzuen
artean proiektu hauetan: “EL TEOREMA DE MASLOW Nº4.0 #Aquello que todavía
(puede / merece la pena) ser salvado, EXITUS”, Peio Izcuerekin, Palma de
Mallorcako Addaya Centre d´Art
Contemporanin 2016. “EL TEOREMA DE MASLOW Nº3.0 #DIE SACHE SELBST / La cosa
real / Benetakoa” Ana G. Alarcón, MawatreS eta Hélène Dubocekin Ziudadelako
arma aretoan, Iruñea, 2016. “EL TEOREMA DE MASLOW Nº2.0 #La necesidad
satisfecha no genera comportamiento alguno” con Peio Izcuerekin Bartzelonako
Sicart Galerian 2016. “La fábrica / Lanteguia / The Factory”, ocupación de la
fábrica Industrias Aranguren, 2015. “EL TEOREMA DE MASLOW Nº1.0 #La realidad
propositiva”, Maslow Industries Lleidako EMBARRAT festibalerako 2015.