Iortia Kultur Gunea 2023ko martxoak 21 eta 28
M-A-E-T-E-R-N-I-D-A-D PERFORMANCEAREN LABURPEN BIDEOA ZARYS FALCON
Martxoak 17, 19:00etan Iortia Kultur Gunea
Zarys Falconek bere familiako emakumeek haurtzaroan Kolonbian transmititu zizkioten seaska kantu eta errezoak berreskuratu ditu, gaur egun bizi den lurraldean hartu eta zaindu duten emakume nafarren ahotsak gehituz. Altsasuko Iortia Kultur Gunean Uholdeak programaren baitan egindako saioaren bideoa partekatzen dizuegu.
M-A-E-T-E-R-N-I-D-A-D martxoaren 17an Altsasuko Iortian
“Uholdeak, Materialak amatu” erakusketako Zarys Falconen soinu performancea
Zarys Falconek bere familiako emakumeek haurtzaroan Kolonbian transmititu zizkioten seaska kantu eta errezoak berreskuratu ditu, gaur egun bizi den lurraldean hartu eta zaindu duten emakume nafarren ahotsak gehituz. Performanceak soinuak zeharkatzea eta bertaratuen memoria afektiboa txertatzea proposatzen du, ahots- eta soinu-esperimentazioaren bidez.
Martxoaren 17an, arratsaldeko 19:00etan Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Sarrera doan.
Entzun hemen ikuskizunaren teaserra:
Iortia Kultur Gunea – erakusketa eta laburmetraien proiekzioa
Inaugurazio ekitaldia
Martxoaren 3an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Altsasuko Iortia Kultur Gunean mustuko da “Uholdeak, Materialak amatu” arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko erakusketa.
Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Fundción la Caixak sustatutako programa da. Erakusketa-proiektua ibiltaria da, eta Nafarroari lotutako artistek egindako ekoizpenek osatzen dute, eta horrek lurraldeko espazio periferikoetan ekoizpen garaikideak ikusaraztea bultzatzen du.
Materialak amatu (ama izan/egin) programaren laugarren edizioa da eta Altsasu, Agoitz eta Tafallan barrena ibiliko da. Natalia Isla Sarrateak komisariatua, amatasuna, esperientzia afektiboa eta indar politikoa den heinean, bertatik sortzen diren arazoetara hurbiltzen da.
Amaia Gracia Azqueta, Angela Moreno, Beruta (Berta Osés), Oihane Mcguinness Armendariz, Txaro Fontalba eta Zarys Falcon artista plastikoen lanak biltzen dira, Marisa Mantxolak diseinua gehitu dio eta programak irauten duen bitartean, hainbat jarduera antolatu dira hiru herrietan, horietan parte hartuko dute, besteak, beste, Helena Taberna, Irati Gorostidi, Mirari Echavarri eta Marga Gutierrez errealizadoreek beren film laburrak aurkeztuz eta komentatuz, eta Nerea Baldak eta Kati Leatxek, irakurketa eta idazlan tailerrak gidatuz.
Aurkezpenaren egunean komisarioaren eskutik ikusgai dauden artelanak bisitatuko dira eta ondotik Helena Tabernaren “La Mujer de Lot” eta “Nerabe” laburmetraiak proiektatuko dira.
Materialak Amatu – Argitalpena
MAETERNIDAD. Zarys Falcon
Afektuak existentziaren denborazko materia bezala ulertu daitezke ?
M-A-E-T-E-R-N-I-D-A-D horretan jolasten da, afektuen ospakizun intimo bat eginez, arrosarioaren errezoaren errituan oinarrituta, ama batek alaba babesteko mantra gisa. Bertan, lasorazio hotsak, ipuinek eta seaska kantuek maitasuna eta lotura betierekoa izateko esperantza irudikatzen dute.
Sorkuntza performatibo eta musikal hau Altsasu, Agoitz eta Tafallako kultur etxeetan egingo diren hiru ziklotan oinarrituko da. Ziklo bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du.
Materialak amatu
Materialak amatu (ama izan/egin) programaren laugarren edizioa da eta Altsasu, Agoitz eta Tafallan barrena ibiliko da. Natalia Isla Sarrateak komisariatua, amatasuna, esperientzia afektiboa eta indar politikoa den heinean, bertatik sortzen diren arazoetara hurbiltzen da.
Amatasun ezaugarriak beste subjektu batzuetara zabaltzeak Angela Morenoren, Amaia Gracia Azquetaren, Berutaren (Berta Osés), Oihane Mcguinness Armendarizen, Txaro Fontalbaren eta Zarys Falconen praktika artistikoen materialetara hurbiltzea dakar. Erakusketarekin batera, bitartekaritza-programa bat dago, sormen-prozesu horiek herri bakoitzera hurbiltzeko.
DATAK ETA HERRIAK
Altsasu
Iortia kultur gunean 2023ko martxoaren 3tik apirilaren 16ra.
Ordutegiak: astelehenetik, ostiralera 17:30etik, 20:00etara., eta larunbat eta igandetan 18:00etatik, 19:30era
Agoitz
Kultur Etxean 2023ko apirilaren 20tik maiatzaren 28ra
Ordutegia: asteartetik, larunbatera, 18:00etatik, 20:00etara
Tafalla
Centro Cultural Tafalla Kulturgunean 2023ko ekainaren 2tik, uztailaren 2ra.
Ordutegiak: astelehenetik, larunbatera 19:00etatik, 21:00etara. Igande eta jai egunetan 12:00etatik, 14:00etara eta 19:00etatik, 21:00etara