ANGELA MORENO

Arte Ederretan lizentziatu nintzen, UPV/EHUn (1986), grabatu espezialitatean. 1996tik Uharteko Zubiarte grabatu tailerra zuzentzen dut, eta bertan irakaskuntza eta sorkuntza uztartzen ditut.

Duela gutxi, Hamalau gehiago (2020) erakusketa kolektiboan parte hartu dut, Nafarroako Museoak erositako Cuando los sueños van a los ojos y susurran caricias de mar agitados piezarekin. 2022an, Iruñeko Espacio Apaindu zentroan, memoria, isiltasuna eta natura lotzen dituzten piezak erakutsi nituen, formatu berriekin egindako esperimentazioan oinarrituta, marrazkiarekin eta grabatuarekin uztartzen diren zilarrezko hariak erabiliz.

Ehunaren teknika tradizionalak berreskuratzen ditut, nire bizitzan garrantzitsuak diren emakumeei buruz hitz egin ahal izateko eta, era berean, eskuzko lanak balioetsi eta aldarrikatzeko.