Amaia Molinet

BALITEKE LURRAK IZAN BAINO LEHEN ZENA IZAN NAHI IZATEA
Gure planetan bizitzeko moduen eragin sinbolikoa neurtzeko egonezinetik abiatuta sortzen den proiektuan, elkarrengandik urrun dauden bi kokalekuren lurrazalaren gainean, Sahara eta Islandia, bi ekintza egitea planteatu zuen artistak. Mendebaldeko Sahararen lurraldea 2750km baino gehiagoko horma baten bidez banatuta eta markatuta dago duela berrogei urte baino gehiagotik konpondu gabeko gatazka geopolitiko baten ondorioz. Islandia, berriz, planetako bi plaka tektoniko handienen artean dagoen faila handi batean dago, mendebaldeko gure imaginarioko herrialde boteretsuenen arteko muga natural gisa: Europa eta Ipar Amerika. Muga nozioaren aukera desberdinak geografikoki, politikoki eta fisikoki konnotatzeko desiraz, egoitza egonaldi bana planteatzen ditu artistak aipatutako kokaleku bakoitzean. Bi ekintza performatibo egiten ditu bertan. Argeliako Tinduf inguruko saharar errefuxiatuen kanpalekuetako egonaldian gertatzen da lehenengoa; melfa nila batez estalirik, bere gorputza basamortuko areetan arrastatzean bere arrastoaz mugarri moduko linea bat markatuko du. Bigarrena, marra hori bera Islandiako Eyjafjallajókull glaziar inguruan suz markatzean datza. Esku-hartze hauek bideoan hartuta daude eta antzera osatuta: plano orokor handiak, geldiak eta distantzia handira. Leku hauen balore naturala, geologikoa eta ondarezkoa berreskuratzeko interesa sortzen da gainera, nahiz eta maila sinbolikoan izan, biei identitatea ematen dien elementu txikiei so eginez aitzitik, eszenatoki apokaliptiko bat gogoraraziz, tragikoa bezain bikaina ingurumenarekiko sakoneko ardura batetik. Horretarako, bi kokalekuetan ateratako argazki serie baten gainean lan egin du, bertan, inolako bizitza motarik ageri ez den basamortuko eta izotzezko paisaia zabal ikaragarri batzuk ikusten dira. Argazkien inguruan aipagarria da esatea, bizipen pertsonaletik, Islandiako glaziarrekin topaketa bertikala dela eta Saharako basamortu zabalarekin topaketa, horizontala. Gertaera hau irudi batzuk ikusiz ere atzeman daiteke –batzuk frontalagoak dira eta beste batzuk ikuspegi pikatuagoa dute-, honek irudia-objektu eraketa prozesua baldintzatzen du nabarmen, gertaerarekin fidelak izango diren euskarri eta gailuak zein izango diren planteatuz. Hortaz, argazkiei markoa jarri eta gero, egiturak, idulkiak eta zurezko eta burdinazko euskarriak eraiki eta orientazio desberdinetan ezarri dira. Azkenik, ezin ahaztu da izotzaren ahultasuna desertizazioaren iraunkortasunaren aurrean. Horregatik, obraren ekoizpena, Islandiako irudiak zetazko euskarri hauskorretan landuz bukatzen da, eta Saharako irudiak harria bezalako euskarri sendoetan amaitzen da gure planetaren jatorri geologikoetara eratorriz, eta gutiziarik gabe, etorkizuna zalantzan jartzera gonbida gaitzakeelarik.

AMAIA MOLINET
Arte garaikidea, teknologikoa eta performatiboa masterraren tituluduna, Arte Ederretan lizentziatua da EHU/UPVn. Bere praktika artistikoa argazkigintza hedatu batetik garatzen du, lurraldearen obserbazioan paisaiaren balio sinbolikoak balorean jarriz. Bekak eta sariak jaso ditu erakunde desberdinetatik: Eremuak (2017), INJUVE (2016-2017), BilbaoArte Fundazioa (2015-2016), Nafarroako Gobernua (2016), Eusko Jaurlaritza (2018-2019) eta Bizkaiko foru-aldundia (2018-2019). Egoitzak egin ditu hainbat lekutan: Artifariti (Mendebaldeko Sahara, 2015), SÍM House (Reykjavík, 2016) Nau Estruch (Sabadell, 2017) Centrul de Interes (Cluj-Napoca, 2018-2019) eta Zébra3 (Bordel, 2018). Bakarkako erakusketa hauek egin ditu besteak, beste, “Mugak” BilbaoArte Fundazioan (2016), “Future Fossils” Bilboko museo arkeologikoan (2018) eta San Martín Kultura Zentroan (Buenos Aires, 2018). Erakusketa kolektiboetan ere ikusi da bere lana, esaterako, Uharteko Arte Garaikide Zentroa (Nafarroa), Rekalde Aretoa (Bilbo), Montehermoso Kulturunea (Gasteiz), San Telmo Museoa (Donostia), Fabra i Coats Centre d’Art Contemporani (Bartzelona), Rafael Pérez Hernando galeria (Madrid).

www.amaiamolinet.com