AMAIA GRACIA AZQUETA

Iruñean jaio nintzen 1985ean. Bilbon bizi eta lan egiten dut 20 urte nituenetik. Arte Ederretan lizentziatua; Artean Ikerketa eta Sorkuntza Masterra; eta Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzan Masterra UPV/EHUn.

Artista bisual gisa eskulturatik lan egiten dut, marrazkia eta argazki-irudia erabiliz. Alderdi autobiografikotik abiatuta, arazo unibertsalak planteatzen ditut, arlo politikotik eta pertsonaletik abiatuta. Lurraldea, identitatea eta afektuak landu ditut, material eta sormen prozesuan interesatuta. Nire lehen amatasunetik, denboraren, erresistentziaren, abiaduraren eta iraunkortasunaren nozioei buruz ikertzen dut.

Guggenheim Museoan eta Bilboko Rekalde Aretoan, Huescako CDANen, Uharte Zentroan eta Iruñeko Ziudadelan, besteak beste, jarri ditut erakusketak.