Ezkutuan gaudenean izaten dugun segurtasun eta lasaitasun sentipen atsegina adierazi nahi du klaustrofilia kontzeptuak.
Nahiz eta klaustrofilia borondatezko edozein konfinamendu-motarekin lotuta dagoen, proiektu honek giza esfera autorreferentzial baten ideia faltsua du ardatz, berez itxita dagoena eta historikoki gure existentzia osatu eta baldintzatu duten prozesu eta fenomeno naturaletatik kanpo dagoena.
Industria-gizarteetan, planeta mailako teknoesfera batek munduarekin ditugun harremanak arintzen ditu, eta munduaren jabe sentiarazten gaituen lilura sortzen digu. Itsu-itsuan zientziaren boterean sinesteak, naturaren sekretuak argitzea lortu du eta haren aplikazio teknikoek kontrolik gabeko lurraren indarretatik babesten gaituztelako ustea sorrarazi digu.
Horregatik, ezustekoren batek zibilizazio-konfinamendu eroso horren hauskortasuna gogorarazten digunean, gure senak ukazioa azalerazten digu. Ez gaude prest inolako oharrik entzuteko, ez eta lurrari bizkar emanda bizitzeak dakarren pribilegioari uko egiteko.
KANPOKO BULEGOA
Kanpoko bulegoa landa-kulturari eta lurraldeari buruzko pentsamendurako artisau-lantegia da. Gure kultura-ekoizpena estu lotuta dago baserrian egiten dugun eguneroko jarduerarekin. Gure lana idazketan, diseinuan, gogoeta kolektiboko prozesuetan eta lurralde-dinamizazioan oinarritzen da.
Garatutako proiektuak
- Mundo clausurado argitalpena, autoedizioa (2016).
- Endemis(t)moak, la frontera como hábitat (2017-2018). Baserriko Arte Sarer arentzako proiektua (Baxe Nafarroa).
- Las condiciones del desarraigo. Ensayos a partir de Vicente Ameztoy (2018-2019). Komisario Berriak programaren baitan garatutako proiektua (Artium – Azkuna zentroa – Tabakalera)
- Heterotopiak, nekazaritza eta landa, kultura-alteritate gisa (2020). Zero Azpitik programaren baitan Uharte Zentroan eskainitako ikastaroa.
- Landarte 2020 programaren koordinazioa eta bitartekotza (Nafarroako Gobernua)
Anne Ibáñez Guridi (diseinu grafikoa)
Marc Badal Pijoan (ikerketa eta dinamizazio agroekologikoa)