SU(ARTE)AN
Sua. Errekuntzaren agerpena. Beroaren eta argiaren ama da sua. Ura, lurra eta airearekin batera elementu klasiko bezela irudikatu da historian zehar. Suak berak purifikazioa dakar eta izaera bikoitza onartzen du beti: alde batetik suntsiketa. Bestalde, sorkuntza eta argiztapena.
Historian zehar, emakume eta suaren lotura suntsiketan oinarritu da. Suaren beldur izatera kondenatu gaituzte. Bere beroan eta sugarretan desagertzera.
Hori aldatu nahi dugu. Su horretatik berpiztuko gara, bertatik jaiotzen baitira gure AKELARREAK.
Suak milaka emakume ezagutu ditu, eta emakume horien milaka istorio erre ditu. Istorio horiek berreskuratuko ditugu, beraien ahotsak galdu ez daitezen.
Dantzaren bitartez, emakume eta suaren arteko harremana eraldatuko da. Su bihurtuko gara, hori baitagara gu: SORKUNTZA.
BIOGRAFIA
Sutan taldea 2018. urtean sortu zen. Altsasuko 3 neska gaztek osatzen dute taldea, 22-24 urte tartekoak. Dantza garaikidean oinarritzen den taldea da, baina beste dantza mota batzuekin fusionatzen dituzte haien koreografiak. Hainbat lehiaketa presentzial eta ez presentzialetan parte hartu dute, hala nola, Gaztea Dantzan bideo lehiaketan, Dance World Cup maila nazionaleko lehiaketan, edo Jungle Battle txapelketan.