Inaugurazio ekitaldia


Martxoaren 3an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Altsasuko Iortia Kultur Gunean mustuko da “Uholdeak, Materialak amatu” arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko erakusketa. 

Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Fundción la Caixak sustatutako programa da. Erakusketa-proiektua ibiltaria da, eta Nafarroari lotutako artistek egindako ekoizpenek osatzen dute, eta horrek lurraldeko espazio periferikoetan ekoizpen garaikideak ikusaraztea bultzatzen du.

Materialak amatu (ama izan/egin) programaren laugarren edizioa da eta Altsasu, Agoitz eta Tafallan barrena ibiliko da. Natalia Isla Sarrateak komisariatua, amatasuna, esperientzia afektiboa eta indar politikoa den heinean, bertatik sortzen diren arazoetara hurbiltzen da.

Amaia Gracia Azqueta, Angela Moreno, Beruta (Berta Osés), Oihane Mcguinness Armendariz, Txaro Fontalba eta Zarys Falcon artista plastikoen lanak biltzen dira, Marisa Mantxolak diseinua gehitu dio eta programak irauten duen bitartean, hainbat jarduera antolatu dira hiru herrietan, horietan parte hartuko dute, besteak, beste, Helena Taberna, Irati Gorostidi, Mirari Echavarri eta Marga Gutierrez errealizadoreek beren film laburrak aurkeztuz eta komentatuz, eta Nerea Baldak eta Kati Leatxek, irakurketa eta idazlan tailerrak gidatuz.

Aurkezpenaren egunean komisarioaren eskutik ikusgai dauden artelanak bisitatuko dira eta ondotik Helena Tabernaren “La Mujer de Lot” eta “Nerabe” laburmetraiak proiektatuko dira.