Materialak amatu

Materialak amatu (ama izan/egin) programaren laugarren edizioa da eta Altsasu, Agoitz eta Tafallan barrena ibiliko da. Natalia Isla Sarrateak komisariatua, amatasuna, esperientzia afektiboa eta indar politikoa den heinean, bertatik sortzen diren arazoetara hurbiltzen da.

Amatasun ezaugarriak beste subjektu batzuetara zabaltzeak Angela Morenoren, Amaia Gracia Azquetaren, Berutaren (Berta Osés), Oihane Mcguinness Armendarizen, Txaro Fontalbaren eta Zarys Falconen praktika artistikoen materialetara hurbiltzea dakar. Erakusketarekin batera, bitartekaritza-programa bat dago, sormen-prozesu horiek herri bakoitzera hurbiltzeko.

DATAK ETA HERRIAK

Altsasu

Iortia kultur gunean 2023ko martxoaren 3tik apirilaren 16ra.

Ordutegiak: astelehenetik, ostiralera 17:30etik, 20:00etara., eta larunbat eta igandetan 18:00etatik, 19:30era

Agoitz

Kultur Etxean 2023ko apirilaren 20tik maiatzaren 28ra

Ordutegia: asteartetik, larunbatera, 18:00etatik, 20:00etara

Tafalla

Centro Cultural Tafalla Kulturgunean 2023ko ekainaren 2tik, uztailaren 2ra.

Ordutegiak: astelehenetik, larunbatera 19:00etatik, 21:00etara. Igande eta jai egunetan 12:00etatik, 14:00etara eta 19:00etatik, 21:00etara