ARTXIBO PERTSONALAK, MEMORIA KOLEKTIBOAK

– INSTALAZIO ARTISTIKO KOLEKTIBOA – Martxoak 12 Agoitz Kultur Etxean

Agoitzeko Kultur Etxean egindako Ione Atenearen tailerreko laburpena. © Mannaïg Norel

Hona hemen Ione Ateneak (erakusketan parte hartzen duen artistak) proposatutako tailerra. Bertan, familia-artxiboak aztertu genituen, era guztietako dokumentuak biltzeko. Argazkiak, bideoak, super 8, gutunak, abestiak, soinuak, hutsik dauden objektuak eta bururatutako beste gauza asko, Agoitzeko memorian sakontzeko aukera eman zigun: memoria aktibatu eta publiko egiteko.

Erakusketan azaldutako Ioneren lanetik abiatuta, aurkeztutako materialak amankomunean jarri eta aztertu genituen. Azkenik, instalazio artistiko kolektibo bat egin genuen haiekin.