Gaur goizean aurkeztu da Agoizko kultur etxean Uholdeak erakusketaren hirugarren edizioa. Erakusketa ibiltaria da, Nafarroari lotutako artistek egindako ekoizpenekin, eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak antolatutako Foru Komunitateko hainbat kultur gunetara doa, Innova Culturalaren, Nafarroako Kutxa Fundazioaren, La Caixa Fundazioaren eta Nafarroako herrietako hainbat kultur guneren laguntzarekin.
“X hau ez da okupatzen…” proiektua Jone Rubio Mazkiaranek komisariatu du, eta erakusketan artista plastiko hauek parte hartzen dute: Ione Atenea, Aizpea de Atxa, Celia Eslava, Andrea Ganuza eta Mireya Martin Larumbe, bestalde, arte eszenikoetako Ibil bedi, Sutan dantza taldea eta Artafarandula taldeen ekintza desberdinak ikusi ahal izanen dira, bertso saio eta poesia errezitalekin batera.
Hiru esparru teorikotan oinarritzen den ikerketa bat da proiektuaren ardatza: imaginario feministak, espazioa eta gorpuztasuna. Parte-hartzaileek egindako lanak biltzeko balioko dute gai hauek. Erakusketan dauden ekoizpen artistikoak antzeko oinarri teorikoen gainean eraiki diren arren, diziplina-ezaugarriei dagokienez desberdinak dira: eskultura, instalazioa, marrazketa, dantza, zinema, bertsolaritza, literatura, musika, etab.
Kultur Etxean 2022ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra
Ordutegia: asteartetik, larunbatera, 18:00etatik, 20:00etara