Nafarroako agente artistikoen mapeoa
Topategiaren glosarioa

Agente artistikoa Arteari lotutako jarduerak egiten dituen pertsona, elkarte, entitate edo ekitaldia, Nafarroan bizi dena edo bertakoa dena.

Entitatea: Agente artistikoa, pertsona ez dena.

Etiketa: Agente artistikoen lana edo interesak identifikatzeko balio duen karaktere multzoa.

Urtea: Agente artistikoen jaiotza (edo hasiera) urteari egiten dio erreferentzia.

Herria: Nafarroako Foru Erkidegoko unitate administratiboa, non agente artistikoak bizi edo sortu diren. Hiru mailatan banatzen dira: eskualdea, udalerria eta kontzejua (halakorik duten udalerrien kasuan). Eskualdeak 20/2019 Foru Legean, apirilaren 4koan, aipatzen dira.

Topategia. Nafarroako agente artistikoen mapeorako IV. egoitza deialdia, Uharte Zentroak antolatuta
2020ko maiatza – 2021eko otsaila
Koordinazioa
Mia Coll Mariné
Diseinua
Iratxe Esteve Cuesta
Programazioa
Carles Serra Pla y
Kim Buñuel Baqué (Afi Informàtica)
Itzulpena
Maider Lizoain Cotanda
Topategiaren kudeaketa Uharteko Arte Garaikide Zentroaren esku dago orain

Proiektua Topategia topagune bat da: Nafarroako hainbat agente artistikoren* erreferentziak biltzen dituen espazio birtuala. Espazio horretan Nafarroako ikuspegi artistikoan dauden (eta egon diren) agenteak aurkitzeko, biltegiratzeko, horiekin harremanetan jartzeko, eta horien inguruan datuak biltegiratzeko, ikasteko, ikertzeko eta esploratzeko lekua osatzen da.

Topategia agente artistiko horiek zenbait irizpideren arabera arakatzeko aukera ematen duen bilatzailea ere bada. Norberak bere profilean sartzen dituen datuen arabera osatzen dira bilaketa-irizpideak. Proiektuak garrantzia eman nahi dio etiketen (agenteen lanak eta interesak identifikatzeko kontzeptuak) arteko erlazioari. Bilaketa-irizpide oparoei esker, topatzeko aukerak amaigabeak dira, eta horiek Nafarroako ikuspegi artistikoaren aniztasuna bildu eta islatzen dute.

Halaber, erraz erabiltzeko eta datu-baseko edukiak atzitu ahal izateko helburuarekin sortu da. Bertan izena ematen duten agente artistikoak sustatzeaz gain, Topategiak ikerketari ere laguntzen dio, bai artista-elkarte barruan, bai kultur eta humanitateen ikerketen edozein alorretan.

Nafarroako kultur agenteak mapeatzeko proposamen gisa jaio zen Topategia, Mapeo proiektuaren baitan: Nafarroako sare kulturala erregistratzeko prozesu bat, zeinak aukera ematen duen hortik ateratako tresnak edo estrategiak aurrerago edo beste interes batzuekin erabiltzeko. Uharteko Arte Garaikide Zentroak sustatzen du hori. Hona hemen helburu hori betetzeko dirulaguntza jaso zuten proiektuak, Topategia sortzeko erabili direnak: Geodesia (2017), Kamal (2018) eta Erraiak (2019).

* Arteari lotutako jarduerak egiten dituen pertsona, elkarte, entitate edo ekitaldia, Nafarroan bizi dena edo bertakoa dena.

Harremanetan jartzeko
Lizentzia
Proiektu honek Creative
Commons lizentzia dauka.
Iturburu-kodea GNU GPL v3 lizentziapean idatzita dago