Ostegun honetan, urriak 27, arratsaldeko 18:00etan Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren zuzendaritza proiektu berriaren aurkezpena egingo da, Oskia Ugarte zuzendariaren eskutik. Ekitaldian, Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak, Alfredo Arruiz Uharteko alkateak, Oskia Ugarte berak eta patronatuko kide diren Greta Alfaro artistak eta Javier Balda Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideak parte hartuko dute.