Izenburua
Zona Franca | Zero Azpitik
Egilea
David Bestué
Data
2020ko azaroak 23, 24, 25 eta 26.
Ordua
15:30etik -19:30era
Sarrera
Izen emate kuota: 20 €
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Tailerraren helburua eskulturaren esparruaren ezaugarri eta gai bereziak azaltzea da, hala nola materialaren erabilera eta kontzientzia edo moldeatzearen eta gorputzaren irudikapena. Horiek aztertu ondoren, antzeko beste diziplina batzuetako adibideen aldean ikusiko ditugu, esaterako, linguistika edo arkitektura.
Bereak eta beste batzuen obra ereduetatik abiatuta, David Bestuék aldi baterako egitura bat eraikitzea proposatuko du, guztion artean objektualtasunerako balizko bideak birplanteatzeko balioko duen interes-konstelazio bat. Planteamendu teoriko horretaz gain, tailerrak, ideia abstraktuak zehatzera eramateko ariketa praktikoak planteatuko ditu.

 

DAVID BESTUÉ-REN INGURUAN

David Bestué (Bartzelona 1980) eskultorea da. Egin dituen bakarkako erakusketa batzuk ROSI AMOR (Reina Sofia Museoa, Madril, 2017) eta Realisme (La Capella, Bartzelona, 2015) dira. Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du New Yorken (New Yorkeko Liburutegi Publikoan), Buenos Airesen (Universidad Di Tella) edo Bartzelonan (MACBA). Arkitekturari buruzko hainbat liburu idatzi ditu, hala nola Enric Miralles a izquierda y derecha (2010), Formalismo Puro (2011) eta Historia de la fuerza (2017). Egoitzak egin ditu Gasworks-en (Londres, 2010), De_sitio-n (Mexiko Hirian, 2013) eta Sao Pauloko Kunsthallen (Sao Paulo, 2016).