Izenburua
Soinu ekologia: entzute liminaletik soinuaren fisikaltasunera
Irakaslea
Víctor Mazón Gardoqui
Data
2022/01/24 >> 2022/01/27
Ordua
15:30 - 19:30
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
Urtarrilak 18
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua. 

Ikusezintasuna egitura teoriko gisa jorratuz, tailerrak uhin bibratzaileen (mekanikoak zein elektromagnetikoak) presentzia, absentzia eta dentsitateari buruzko diziplina anitzeko hurbilketa bat aurkezten du. Mintegiak soinu geogenikoak eta antropogenikoak eta kontrakoak hartu, anplifikatu eta erabiltzen ditu, eta espazio auralean elkarren ondoan jartzen ditu. Prozesuaren helburua elkarrizketa bat eraikitzea da, soinua laneko material gisa erabiliz, pertzepzioaren esfera desberdinak aztertuz eta kritikoki jorratuz. Entzute aktiboko, deeplisteningeko, kokleatu gabeko entzuketako eta landa-lanetako ekintzak egingo dira, transmisioko, harrerako, gailu elektronikoen diseinuko eta espazio hertziarrean esku hartzeko teknikak jorratuz.

NORI ZUZENDUA

Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

DATA ETA ORDUA

2022ko urtarrilaren 24tik 27ra. 15:30etik, 19:30era.

IZEN EMATEAK

Orrialde honetako formularioa beteta abenduaren 2021eko 24tik, 2022ko urtarrilaren 18ra. 20 euro.

IRAKASLEA

.Victor Mazon Gardoquik entzunezina eta ikusezina dena azaltzen du, eskuraezina dena jorratzen du eta ikuslearengan zaurgarritasuna eta kontzientzia esperimentatzen ditu. Pertzepzioa eta aldatutako egoerak funtsezko kontzeptuak dira bere instalazioetan. Lana hiru eremutan gauzatzen du: gune espezifikorako ekintzak prozesu esperimentalen bidez, aurretiko ekintzen ondoriozko erakusketak eta elkarlaneko lanak. Open-hardwarea eta zirkuitu esperimentalen diseinua ikertzen du, diseinu espekulatiboen eta aplikazio sentsorial esperimentalen mintegiak koordinatzen ditu.


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: Amalia Fernández Sánchez, Virginia García del Pino, Jeleton, Fermín Jiménez Landa, Ana Laura Alaez, Víctor Mazón Gardoqui, Quim Pujol Guerrero eta Ixiar Rozas Elizalde.