Izenburua
Konposaketa, partiturak eta konposta moduko bat, ahotsa eta hitzen artean
Egilea
Ixiar Rozas
Data
2021eko abenduaren 13tik, 16ra.
Ordua
15:30etik, 19:30era
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanada
Epea
2021eko azaroaren 15etik, abenduaren 9ra edo lekuak bete arte.
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Argazkia OIHANE MCGUINESS

Irakurri

Ibili

Idatzi

Esan

Editatu

Entzun

Ukitu

Begiratu

Arnastu

Esan

Konposatu

Konposta

Partiturak

Ibili

Hilabete batzuk geratzen dira artean, baina ziur aski hori egingo dugu abenduko lantegian. Hori da gaur, uztaileko egun eder batean, kontatzen dizuedana.

 

NORI ZUZENDUA

Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua. Lantegia euskaraz izango da.

DATA ETA ORDUA

2021eko abenduaren 13tik 16ra. 15:30etik, 19:30era.

IZEN EMATEAK

Orrialde honetako formularioa beteta azaroaren 15etik, abenduaren 9ra edo lekuak bete arte. 20 euro.

IRAKASLEA

Ixiar Rozas. Idazlea. Ahotsaren eta hizkuntzaren materialtasuna lantzen ditut. Honako lanak argitaratu ditut, besteak beste: Negutegia (2006-2009), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Quim Pujolekin), Beltzuria (2014-2017), Unisonoa (2020). Soinu piezak: 20.20 (2016), Unisonoa (2020). Azalako kidea izan naiz proiektuaren hastapenetatik, eta egun «Zirriborroak eta gero» proiektuko bultzatzailea naiz. Arte Ederretan doktorea, Increarte masterrean (UPV/ EHU) eta arte hezkuntzan (Mondragon Unibertsitatea) irakasten dut.


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: Amalia Fernández Sánchez, Virginia García del Pino, Jeleton, Fermín Jiménez Landa, Ana Laura Alaez, Víctor Mazón Gardoqui, Quim Pujol Guerrero eta Ixiar Rozas Elizalde.