Zero Azpitik programaren hirugarren edizio hau, NUPek eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da. Horrela, tailerrak eratzeko masterraren ikerketa-lerroren inguruan antolatzen dira, eta, zehazkiago, praktika artistikoan oinarritutako modulua hartzen da kontuan batez ere.

Esparru horretan, Zero Azpitik programak egiten ikasi moduei buruz ikertzen jarraitzen du, eta artearen ezagutzak eraikitzea eta transmititzea hainbat ikuspuntutatik, gorputzetik, materialetik, testualetik, soinutik edo ikusizkotik.

Ikasturtean zehar hainbat saio egiten dira gaur egungo arte-eszenako gonbidatuekin, profesional hauek lantzen dituzten teorian eta praktikan oinarrituta.

Parametro horietatik abiatuta, tailerrak zentroaren programazioarekin bat egiten dute, bietan sor daitezkeen diskurtso, ideia eta harremanak, ikasketa prozesu osoan trukatzen direlarik. 

.

Tailerrak

2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: María Ruido, David Bestué, Alma Söderberg, Susan Schuppli, Francesc Ruiz, Mariana Castillo Deball eta Azucena Vieites.

Nori zuzendua daude

Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori zuzendua.

Izen emateak

Tailer bakoitza hasi baino hilabete lehenago, inskripzioak irekiko dira,  plaza mugatuak.

Tailerreko izen-emate kuota: 20 €

Izena emateko, inprimakia bete behar da web orrian.

Hautaketa bat eginen da aurkeztutako dokumentazioan oinarrituta.

Onartu ondoren, kontu-zenbakia bidaliko da ordainketa egiteko.

Plazaren erreserba ez da gauzatuko ordainketa egin arte.

 

IZEN EMATEAK ETA LANTEGIEN INFORMAZIOA