Lantegi honetan zeramikako oinarrizko modelatzeko teknikak eta piezen dekoraziorako kolorea erabiltzeko moduak aztertuko ditugu, engobeak eta esmalteak erabiliz. Buztina gure tresna izango da sormenari forma eman, eta, behin egosita, marrazki eta koloreztatzeko euskarri berezia bihurtuko da.
Egitaraua
1. eguna – Otsailaren 3a
- Zeramikaren prozesu eta denboren inguruko sarrera hitzaldia.
- Tailerraren gidariak egindako lanen aurkezpena.
- Modelatzeko lehen saio praktikoa.
2. eguna – Otsailaren 4a
- Esmalte eta kolore akaberen tailerra: murgiltzea, isurketa eta brotxa bezalako teknikak esploratuko ditugu.
- Dagoeneko egositako zatiekin lan egitea, esmalteekin dekoratzen eta esperimentatzen ikasteko.
- Saio amaieran, labea kargatzea.
3. eguna – Otsailaren 5a
- Piezen modelatzearekin jarraitzea.
- Labea irekitzea eta emaitzak berrikustea.
4. eguna – Otsailaren 6a
- Modelatzeko azken saioa eta esmaltea bigarrenez probatzea.
- Piezen lehortze eta ondorengo egosketa prestaketa (Huarte Zentroak kudeatuko duen prozesua).
Oharra: Beharrezko material guztiak barne izango dira, eta parte hartzeko ez da aurretiazko esperientziarik behar.
Marina González Guerreiro (A Guarda, 1992)
Arte Ederretan graduatua Salamancako Unibertsitatean eta M.P.A ikasketak Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Bere eskultura-praktikan, material prekarioen bidez eraikitako xehetasunen zainduria nabarmentzen da, baita ordenaren eta desordenaren, kontrolaren eta zoriaren arteko oreka bilatzea ere. Bere erakusketa aipagarrienetako batzuk honako hauek dira: Esta orilla es fruto (Rosa Santos Galeria, Madril, 2023), Buen Camino (La Casa Encendida, 2022), Given Time(Intersticio, Londres, Erresuma Batua, 2021), Una Promesa (Rosa Santos Galeria, Valentzia, 2020), LMXJVSD (Pols, Valentzia, 2020).