0 SOLAIRUA
Beheko solairua Zentroko erabiltzaileen bilgunea bezala planteatzen da. Gunerik irekiena da.
Beheko solairua Zentroko erabiltzaileen bilgunea bezala planteatzen da. Gunerik irekiena da.
ERABILERA ANITZEKO GELA (180m²/Altuera: 4,5m + 66 m²/Altuera:3,5m Total: 246m²)
Ekitaldi mota asko ospatzeko, aurkezpenak, erakusketak… egiteko baldintzak dituen aretoa dugu hau. Akustika ere oso ona du. Zurezko zorua eta baliabide desberdinak ditu (gortinak, argiak, argiztapen mahaia, etab.) gorputz adierazpenarekin zerikusia duten praktikak egiteko.
Solairu honetan tailerrak, solasaldi eta proiekziorako areto bat eta Hezkuntza espazioa daude.
Baliabideen lantegiak eta Ekoizpen Laborategiak baliabide berriz hornitzen dira urtez urte. Gaur egun hauek dira baliabideak:
PRINTLAB-A
PrintLAB-a edizio-tekniketan, inprimaketa digitalean, inprimaketa fotografiko profesionalean, irudien prozesamenduan eta erreprodukzio digitalean esperimentatzeko gunea da.
BIDEOLAB-A
BideoLAB-a erabilera anitzeko gela bat da, ikusizko arte, multimedia eta argazkilaritzaren arloen ikerketara zuzenduta dagoena.
AUDIOLAB-A
AudioLAB-a grabazio profesionaleko estudio bat da, 16 m2-ko aditze-gela bat eta 8,5 m2-ko kontrol-gela bat dituena.
GORPUTZ LABORATEGIA
Gorputz Laborategia 58 m2-ko gela bat da, eta gorputzarekin lotutako praktikak egitera zuzendua dago.
FABLAB-ak: zura, metala, ehuna eta 3Da
Zura, metala, ehungintza eta 3D sorkuntzari eskainitako hiru espazio dira Fablab-ak
Solairu honen ezaugarria, jasotzen duen egun-argi guztia da. Bi altuera ditu, erabilera anitzetarako aproposa izanik: erakusketak, solasaldiak, egonaldiak, erakustaldiak eta mahai inguruak.
HABITACIÓN Osorik- 19,63 x 13,60 (x 4,25 altuera eta 8,40 altuera) – 266 m2
Habitación adierazpen proiektua bertan hartzen duen espazioa da. Programa honek sorkuntza proiektuak hartzen ditu aintzat, eta ez hainbeste azken emaitzak. Erakusketa beraren ideia birplanteatzen duen espazio bat da.
VACAMURRU totala – 14,36 x 9,55 (x 4,25 altuera) – 137 m2
Uharte Zentroan VACA izeneko hezkuntza proiektu bat garatzen dugu hezitzaileekin, arte garaikideak hezkuntza garatzeko edo aurreratzeko eskaintzen dituen tresnei so eginez. Vacamurru VACAren edukiontzia da.
Espazio uztea eskatu duten artisten tailerrak aurkituko ditugu solairu honetan. Bigarren solairuarekin balkoi baten bidez konektatua dago. Panel mugikorrak dauzka espazioak egokitu ahal izateko.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
More information about our Cookie Policy