Uharte Zentroko Dokumentazio Zentroa arte garaikidean espezializatutako lanerako eta kontsultarako gunea da.
Edukiera mugatua du eta publiko espezializatuarentzat irekita dago: artistentzat, Uharte Zentroan egonaldiak eta egoitzak egiten ari diren pertsonentzat, Praktika Artistiko eta Kultura Ikasketetako Masterreko ikasleek, bai eta interesa duten zentrotik kanpoko pertsonentzat ere.
Dokumentazio zentroko funtsak XX. mendearen erdialdetik gaur egunera arte Nafarroan sorkuntza artistikoarekin zerikusia duten dokumentuek eta praktika artistikoekin eta pentsamendu garaikidearekin zerikusia duten erosketa berriek osatzen dituzte. Horri guztiari gure testuinguruko erakundeen, artisten eta arte-profesionalen dohaintza ugariak gehitu behar zaizkio.
Katalogoan argitalpen jakin bat bilatzen ari bazara, apaletan aurkitzen laguntzen dizugu. Liburuak Sailkapen Hamartar Unibertsalaren (SHU) arabera sailkatuta daude. Sailkapen hori signatura topografiko gisa erabiltzen da, eskema honen arabera: Funtsen gaikako sailkapena / SHU PDFan
- Kable edo Wifi bidezko Interneterako konexioa.
- Ikus-entzunezko materiala kontsultatzeko ordenagailuak eta erreproduzigailuak.
- Banakako lan-mahaiak eta taldeentzako lan-mahai bat.
- Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara.
Dokumentazio Zentroko lan-espazioa erabiltzeko, zentroko langileei jakinarazi behar zaio.
Erabilera luzea aurreikusten bada, beharrezkoa da egonaldia bat eskatzea.
Erosketa eta dohaintza berrien iradokizunak
Erosteko iradokizunen bat baduzu, jakinarazi iezaguzu..
Leku gehiegi hartzen dizuten arte-liburuak edo katalogoak badituzu, dohaintza bat egin diezagukezu. Gainera, norberaren argitalpenak eta erakusketa-katalogoak ekartzea posible da katalogoan sartzeko.
Kontaktuak
Kontsulta, iradokizunak, dohaintzak, maileguak:
biblioteca@centrohuarte.es
Dokumentazio Zentroaren espazioak erreserbatzea:
coordinacion@centrohuarte.es
Eskerrak
Uharte Zentroak honako pertsona hauek emandako bibliografia-funtsak eskertu nahi ditu: Balda-Berastegui familia, Íñigo Garcés, Juan Ignacio Paul Arzak, Alicia Ezker eta Ana Herrera.