Izenburua
Zeharkako estetikak. Cuando tu materia deviene desborde.
Egilea
Francisco Navarrete Sitja-ren liburuaren aurkezpena
Data
2020/02/15
Ordua
12:30ean
Sarrera
San Andres Errota - Atarrabia

“Cuando tu materia deviene desborde” argitalpena izen bereko proiektutik sortu zen, lehenengo Zeharkako Estetikak egonaldiaren baitan garatutakoa. Idensitat eta Uharte Zentroak bultzatu zuten programa, eta Ekosistema periferikoak izan zen proposatu zuten gaia Arga ibaiarekin eta ingurunearekin erlazionatutako proiektu artistiko bat egiteko Uharten, Atarrabian eta Burlatan.

Francisco Navarrete Sitja izan zen aukeratutako artista, eta 2017aren bukaera eta 2018aren hasiera artean Arga eta Ultzama ibaiek kultur, ingurune eta gizarte ekosistemekin duten harremana aztertu zuen.

Argitalpenak Arga ibaiarekin eta bere uholdeekin erlazionatutako artxiboko materiala biltzen du, Franciscok bere egonaldian zehar bildutakoa. Horretaz gain, ekologismo, kultura eta hezkuntzari lotutako gizarte taldeek ibaia katalizatzaile gisa hartuta garatu zituzten hainbat esperientzia ere azaltzen ditu. Itziar Almarcegui biologoaren “Iristen, hazten, herria egiten… ikusi gintuen ibaiak” eta Emilio Santiago ikertzailearen “Dependentzia-deklarazioa: lekuaren aldarrikapena munduarekiko eskubide gisa” testuek osatzen dute lana.

Argitalpenak Iruñerriko Mankomunitatearen babesa jaso du. Horrek ere egonaldia garatzen lagundu du Uharte Zentroa, Idenstat, Atarrabia Iraunkorra eta Kataluniako Generalitateko Kultura Sailarekin batera.