Izenburua
Zehar Irudiak. Gatazka-irudien inguruko hausnarketak
Egilea
Susana de Sousa Dias, Jean Gabriel Périot, Pablo La Parra Pérez, Pablo Gil, Mari Luz Esteban, Idoia Martín Hidalgo, Laura Ruíz Saenz eta Arantza Santesteban
Data
2018/06/01 - 2018/06/02
Sarrera
Izena emanda (20€)
  • Ekainaren 1ean eta 2an ZEHAR IRUDIAK, Gatazka irudien inguruko hausnarketak, mintegiak ospatuko dira Uharte Zentroan eta Nafarroako  Filmotekan, komisarioa,  Arantza Santesteban delarik
  • Hizlariak: Susana Sousa Dias, Jean Gabriel Périot, Pablo La Parra Pérez, Pablo Gil, Mari Luz Esteban, Idoia Martín Hidalgo, Laura Ruíz Saenz eta Arantza Santesteban.

Kalte guztia irudira sintesi ideia batetik iritsi izanetik dator […].
Irudia ekintza bat da, ez gauza bat

J.-P. SARTRE

Politikarik gabe, historiaren hiltegiko argazkiak, bizipen irreal edo emozio zartada bihozgabe hutsak izateko aukera handia dute.

S.SONTAG

Ekainak 1, ostirala, Nafarroako Filmotekan

+ 18.00 Proiekzioa + Susana de Sousa Diasekin hizketaldia
Proiekzioa, Luz Obscura. Susana de Sousa Dias. 2017, 77´
Ondoren Susana de Sousa Diasen hizketaldia Arantza Santesteban Perezen kontu

Ekainak 2, larunbata, Uharte Zentroan
+ 10:00 Mintegiaren irekiera: Uharte Zentroaren aurkezpena
+ 10.15 Hitzaldia: Jean Gabriel Périot: “4 plano 4”
+ 11:15-12:00 Hitzaldia: Mari Luz Esteban: "Euskal antropologia, kartzela eta gatazka: ekintzaile baten kontakizun gorria”
+ 12:00- 12.30: Aisialdia
+ 12:30 Proiekzioa: Ces maisons hantées. Idoia Martín Hidalgo. 1998, 26'
+ 13:00 Hitzaldia: Laura Ruiz: “Irudia / Materia / Keinua”
+ 14.00 Bazkaria
+ 15:30 Hitzaldia: Pablo Gil eta Pablo la Parra: “Irudi eskubiderik inoiz izan ez dutenek segituan hartzen dituzte”
+ 16:30 Hitzaldia: Arantza Santesteban Perez: “Zehar Irudiak. Gatazka irudien inguruko hausnarketak”.
+ 17:30 Mintegiaren itxiera

ZEHAR IRUDIAK
Gatazka-irudien inguruko hausnarketak

Gatazka politikoetan irudien ekoizpenaren inguruko hausnarketa, praktika artistikoetan eta pentsamendu garaikidean gehien heltzen zaion gaietako bat da. Sonderkommando-ko kideek Auschwitzeko errausketa-labeetan egindako irudietan oinarrituz, Didi-Hubermanek ekoizpen baldintzen eta pentsaezinaren indar adierazgarriaren inguruan hausnartzen du. Honekin, egungo gizarteetan irudiaren estatusa eta duten jatorriaren testuingurutik interpelaziorako duten gaitasuna eztabaidan jartzen ditu. Baina, zer egin dezakete benetan irudiek? Susan Sontangek Ensayo sobre la fotografía liburuan, moralki argazkiaren eraginez ukitua izan daitekeena erabakitzen duena – irudia izan liteke- kontzientzia politiko esanguratsu baten existentzia dela. Zer eragin izan dezake polizia etxean tortura jasan duen pertsona baten irudia publikoki agertzeak? Nahikoa froga litzateke praktika horren existentzia frogatzeko?Gatazka politikoetan irudien ekoizpenaren inguruko hausnarketa, praktika artistikoetan eta pentsamendu garaikidean gehien heltzen zaion gaietako bat da. Sonderkommando-ko kideek Auschwitzeko errausketa-labeetan egindako irudietan oinarrituz, Didi-Hubermanek ekoizpen baldintzen eta pentsaezinaren indar adierazgarriaren inguruan hausnartzen du. Honekin, egungo gizarteetan irudiaren estatusa eta duten jatorriaren testuingurutik interpelaziorako duten gaitasuna eztabaidan jartzen ditu. Baina, zer egin dezakete benetan irudiek? Susan Sontangek Ensayo sobre la fotografía liburuan, moralki argazkiaren eraginez ukitua izan daitekeena erabakitzen duena – irudia izan liteke- kontzientzia politiko esanguratsu baten existentzia dela. Zer eragin izan dezake polizia etxean tortura jasan duen pertsona baten irudia publikoki agertzeak? Nahikoa froga litzateke praktika horren existentzia frogatzeko?

Testuinguruak eta irudiak harreman estua dute: esakunearen lekuarekin, irudikatutakoaren estatusa edo gailendutako diskurtsoarekin, guzti hau esanguratsua da irudiak aztertzerakoan. Irudia errealitatearen sintesi gisa heldu ordez, elkarrekintza-multzo den neurrian ekitea, hauxe izango da Zehar Irudiak mintegia abiatzeko premisa.

Mintegia

ZEHAR IRUDIAK. Gatazka-irudien inguruko hausnarketak, gatazka politikoen irudien zirkulazioaren inguruan hausnartzeko bilgune bat izan nahi du. Jakintza akademikoa, sortzailea eta ekintzaile izaeraren bidegurutzeetan eratzen denaren ziurtasunetik abiatzen gara; hori dela eta, espazio hibrido bat sortzea bilatzen da irudi hauek diziplina eta formatu anitzetatik aztertzeko.

Mintegia hainbat gairen gainean egituratuko da. Batetik, gatazka politiko garaikideen ikusizko memoriaren gain hausnartzea bilatzen du. Abiapuntua, Georges Didi-Hubermanek erregimen errepresiboetatik filtratutako irudiez hitz egiteko, Holokaustoa irudiaren gaineko ikerketak izango dira. Nahita estalitako lekuetatik datozen irudiak: polizia etxeak, presondegiak, lubakiak, etab. Didi-Hubermanek dioen bezala, “pasarte hauek artelan guztiak baino preziatuagoak dira guretzat eta gutxi baretzen gaituzte, izan ere, ezinezko nahi zituen munduari atzituak izan dira”. Kontuan izateko filtratzea lortu duten irudi sorta existitzen da – Zehar Irudiak- aipatutako ikusezintasun eta inkomunikazioaren erregimenenak. Presondegi barruan egindako edo polizia etxeetatik filtratutako argazki eta pelikulak ditugu, hauek erakusten zaila den edo ikusi nahi ez denaren lekuko dira. Topaketaren beste ardatzetako bat irudi hauez hitz egitea izango da.

Bestalde, mintegi honetan filmatu edo argazkirik atera ez daitekeen lekuen errepresentazioa landu nahi da: zehazki, kartzela eta bertako eguneroko bizitza filmatu ezina. Hainbat narrazio filmiko dago presondegiaren inguruan, baina irudi hauek adierazi ohi dutena ez dira kartzelako bizi baldintzak baizik eta hauen inguruan dugun imajinario sozialak lantzen dituen modua: ziegak, patioak, hesia, delinkuentzia, drogak… Kartzelaren inguruko aurre karakterizazioak baldintzatutako elementu adierazgarriak dira. Alabaina, ezinezkotzat jo daiteke kartzelaren egunerokotasuna egituratzen duten beste afera batzuk adieraztea: denboraren Joana, kanpoko munduarekiko aislamendua, itxialdiaren ondorio fisiko eta psikikoak, kartzela instituzioaren espazio ilunak, etab. Wittgensteinek hala zioen: nire lengoaiaren mugak, nire munduaren mugak dira. Honekin, filosofo austriarrak eztabaidagai jartzen du honakoa: aurretik ezagutzen duguna bakarrik irudikatu daiteke. Norberaren imajinarioan aurretik itxuratua dagoena besterik ez dugu filmatzen edo fotografiatzen. Era berean, aurretik ezagutzen dugunaren edo tresnak ditugunaren esanahiak dekodifikatzen ditugu , baina posible da gure begirada anplifikatzea, zabaltzea eta harago iristea? Nola nahi ere, Wittgensteinen esakunea jarraikiz: gabezia hori ordezkatu dezaketen irudirik existitzen da? Zein estrategia filmiko erabili kamerek jaso ezin duten hura irudikatzeko?

Azkenik mintegian tratatuko den beste gaietako bat kartzelatik idatzitako gutunak izango da. Hasierako auzira eramanez ¿gutun horiek ordezkatu ote dezakete kartzelaren irudi falta? Kartzelan preso dauden pertsonen lekukotasunek adierazten digute gutunak kanpoa vs barrua dikotomia apurtzeko modu bakarretakoa dela. Kartzelarekin harremanean, gutunek, ikusizko garrantzi handia dute, izan ere, pertsonek dimentsio erabat ezaguna den kartzela, eta jatorria duten kalea, dimentsioaren artean komunikatzeko duten baliabide bakarretako da. Gutunak ikusezintasun erregimena apurtzen du, bi mundu arteko irudi hari bat ireki (idatziak edo ez). Gutunek, errealitate Berri bat sortzen dute eta bi espazio antagoniko komunikatzeko garraio bihurtzen dira, horiek horrela ikusi ezin den hori deskribatu nahi dute.