Lantegiak, epe mugatu batean sorkuntza prozesuak maileguan hartzera gonbidatzen ditu parte hartzaileak, hasperen bat. Iritziak trukatu eta zalantzan jarriko dira, bakarren bat asebetetzen bagaitu, praktikan jarriko da. Beste baten zapatak jantziko ditugu eta ezagutzen dugun inguruan ibiliko gara, deseroso edo agian gozagarri. Bidean istorioak eta topaketak trukatuko ditugu norberaren sentsibilitateak gidatuta, gure desio eta interesek gidatuta. Nork kontatu eta azaldu aurkituko dugu. Egitura korala duen kontakizun bat utziko digun talde-ikerketa izango da.
PATRICIA ESQUIVIASEN INGURUAN
Patricia Esquivias (Caracas, Venezuela, 1979) narratzaile eta istorio kontalaria da, bere lanean, baztertze ekintzak inplikatzen dituzten, mekanismo sinboliko eta narratiboen bidezko harreman sozialak nola ematen diren aztertzen du. Bere bideoetan, argazkietan, eskulturetan eta instalazioetan, kontakizun hegemonikoak dekonstruitzen ditu eta bide berriak eskaintzen dizkigu aukeran, hauek berreraikitzeko. Kultura herrikoiaren ospakizun eta fenomenoak, edo beste ikerketa metodo batzuekin oharkabean pasako liratekeen istorioak abiapuntu hartuta, Esquiviasek narrazioak artikulatzen ditu iragana zalantzan jartzeko edo fikziora eramateko, metodo honekin, bide bera egiten du, honela, interpretazio batzuk, beste batzuk alderatzen dituzte.