Izenburua
Who Cares?
Data
2021 - 2022

Who Cares? zaintza-praktiketara bideratuta dagoen lankidetza-proiektu bat da. Europako latitude ezberdinetan ekoizpen artistikoan aritzen diren 5 erakundek garatzen dute: Idensitat (Bartzelona), Space (Londres), Rupert (Vilnius, Lituania), Grey Area (Korcula, Kroazia) eta Uharte Zentroa.

Datozen bi urteetan, proiektu komun bat landuko dugu gure publikoarengana hurbiltzeko bide berriak aztertzeko eta zaintza-praktikak, gure erakundeen azpiegituretan eta programetan txertatuz.

Zaintzak dira gure proiektuaren ardatz nagusia, hauek, erakunde bakoitzak gaur egun dituen alderdi eta erronka guztiak zeharkatzen dituzte. Who Cares?-en zaintza gure komunitatearekiko erantzukizun bateratua gisa ulertzen dugu, ekoizpen artistikoko erakunde gisa antolatutako jardueretako komunitatea, tokikoa edo globala izanda ere.

Elkarrizketarako espazioak sortzea da helburua, praktika artistikoek gizarte-espazioko ekintzetan duten eragina hedatzeko gai diren prozesuak ezarriz. Horretarako, taldeka irudikatu behar dira orainaldi eta etorkizun posibleak, non elkar zaintza eta ingurunea zaintzea lehen planoan kokatuta dauden.

Who Cares? Uharte Zentroak gidatuko du, Europa Sortzailea programaren 2020ko Europako Lankidetza Proiektuen barruan hautatutako proiektuetako bat den aldetik.

Proiektu honetan sortutako jarduera eta baliabide guztiak gure https://www.who-cares.eu webgunean bisitatu ahal izango dira.

Jarraitu iezaguzu Instagram and Facebooken jarduerak ezagutzeko!