Izenburua
VII VACA proiektua (MARRUKA)
Data
2018ko urriaren 24a eta azaroaren 28a, eta 2019ko urtarrilaren 30a, otsailaren 27a, apirilaren 10a eta maiatzaren 22a
Ordua
17:00etatik 20:00etara
Sarrera
ILZ-n izena emanda
Epea
2018ko urriaren 19 arte
Norentzat
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta irakaskuntza ez formaleko irakasleentzat

Urtero bezala, VACA proiektuan izena emateko epea hasi da, MARRUKA izenpean bere zazpigarren edizioari hasiera emango diona. Edizio honek AHOTSA izanen du ardatz. Bada, AHOTSETIK abiatuta, sorkuntza garaikideari lotuko gatzaizkio. Joan den ediziotik jaso genuen SOINU maleta batetik abiatuta, ikasleei eta behi orroei AHOTSA ematen saiatu beharra dago.

Vaca Proiektua heziketa proiektu bat da, Bitartean.arte y educación elkartearekin elkarlanean garatua. Bertan, elkarrekin ikasteko eta hezkuntza komunitatearen barnean sareak sortzeko gune bat sortzen dugu. Arte garaikidea hartzen dugu abiapuntu, irakaskuntzako lana garatzeko edo hartan aurrera egiteko balio diguten prozesu batzuk eraikitzeko tresna den heinean, ikasgelan proiektu artistikoak garatuta, gure tutoretzarekin.

Izen-ematea ILZren webgunean: http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/inscripciones-2/