VACA Proiektuaren seigarren edizioa hasi dugu haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren heziketako eta hezkuntza sozialeko eta ez-formaleko irakasleekin.
Asteazken honetan, hilak 25, Judit Vidiella izango dugu gure artean, erakusketa eremuez pentsarazteko eta hezkuntza prozesuetarako bitarteko gisa gorputza erabiltzeaz pentsarazteko. Hasiera honekin pasaden edizioan hautemandako beharrei erantzuna eman nahi diegu.
VACA proiektua, irakaslegoaren formakuntzarako ikastaro bat da, ikaskuntza kolektiborako prozesu bat, sorkuntza espazio bat eta biltzen dituen hezkuntza prozesuen balioan jartze bat. Hezitzaile gisa birpentsarazten digun proiektu jarraia.
Judit Vidiella, Arte Ederretan doktoratua da UB-n, egun Gironako unibertsitateko irakaslea da eta Kultur-pedagogietan, Performance Ikasketetan eta Gorputzaren Teorian, eta Praktika Feministetan aditua da.