Uholdeak programaren 2020ko ediziorako Kanpoko Bulegoak egin du komisariotza, Marc Badal eta Anne Ibañez Guridik osatzen duten taldea. Talde horiek agroekologiaren eta landa-garapenaren arloko ikerketa eta dinamizazioa eta ingurune horretako eguneroko zereginak uztartzen ditu. Hain zuzen ere, landa-eremuetako gizarte-ehunaren eta kulturaren eremu desberdinen artean egiten duten bitartekaritza-lanagatik, egokia iruditu zitzaigun kolektibo hori izatea Uholdeak ekimenaren bigarren edizio honetarako. Edizio honetarako aukeratutako izenburua Klaustrofilia izan zen; proiektuak giza esfera itxi baten sinesmen faltsua aztertzen du, berau baldintzatzen ez ezik, historikoki osatu duten prozesu naturaletatik at dagoena. Iranzu Antona, Iosu Zapata, Víctor Masferrer, Mirari Echávarri, Inés Aubert eta Txuspo Poyo izan ziren proiektuan parte hartu zuten artistak.


Esteka honetan, proiektu honetarako egindako argitalpena deskarga dezakezue. Bertan, artisten eta komisarioen testuak irakur daitezke.