Uholdeak, arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko erakusketa programa ibiltaria,  Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren laguntzarekin garatzen da. Erakusketa, Agoitzen, Tuteran, Altsasun eta Tafallan ikusi ahal izango da.

2019ko Uholdeak programak Maria Ozcoidik komisariatu du eta Mahaira da bere titulua. Bertan, lurraldea, etxea eta identitatearen inguruan hausnartzen da; publikoa afera hauen inguruan arakatzera gonbidatuz artista nafar hauen lanen bidez: Amaia Molinet, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz, Fermín Díez de Ulzurrun eta Maia Villot.

Esteka honetan, proiektu honetarako egindako argitalpena deskarga daiteke.

Uholdeak_folleto

 

Publikazioa PDF-an