Uharte Zentroan ekoizpen artistikorako espazio berriak aurkezten dira gaur. 2016an zuzendaritzak planteatutako inbertsio planaren bigarren fasea da. Iaz bezala, inbertsioak, ekoizpen artistikorako baliabide berriak eskaini nahi ditu ehun artistikoak bere praktikak aurrera eramateko erabili ditzan. Baliabide hauen finantzaketa posible egiten du, urteko 40.000 euroko, Uharte Arte Garaikide Zentroa Fundazioa eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarlanerako hitzarmenak.

 

Iaz, bideogintza, argazkigintza eta inprimaketa laborategiak jarri ziren abian , bai eta lantegi gune bat eta erabilera anitzetako espazio bat. Aurten, prestatu diren espazio berriak, AudioLab-a, Gorputzen Laborategia eta hezkuntza lantegia dira. AudioLab-a soinua lantzeko baliabide eta tresnaz osatua dago, soinua hartzeko gela eta kontrol gela dituen grabaketa estudio txiki bat da. Gorputzen Laborategia, gorputz adierazpena eta eszena lanak egiteko pentsatua dago, argiztapen eta soinu mahaiak dituen erabilera anitzeko gelarekin batera, mota honetako ekintzak garatzeko espazioa osatzen dutelarik.

 

Hezkuntza zentroekin lantzen diren A3 eta Nuestro Patio programak garatzeko erabiltzen den Hezkuntza Lantegia, lehenengo solairutik bigarren solairura pasa da. Aldaketa hau solairu honen erabilera publikoaren erabilerarako irekiagoa dagoen gunea delako motibatua etorri da, VACAren gisako beste hezkuntza programa batzuk ere bertan lantzen baitira. Erabilera eremua 60 m²tik, 180m²ra pasa da eta komunikazioa errazteko gelaren akustika hobetu da.

 

Urte honetan, iaz mustutako laborategietako ekipaia osatu da material tekniko eta suntsikorrekin, BideoLab-erako batez ere argiztapena gehitu da eta PrintLab-ean, besteak, beste, aldizkariak egiteko tresna, zizailak eta oihalen sublimatzailea gehitu dira. Guztira, 40.816 euroko inbertsioa egin da laborategiak eta lantegiak egiteko, hobetzeko eta moldatzeko. Totalaren %45,04 (18.384 euro) AudioLab-a egiteko erabili dira, %20,38 (8.320 euro) Hezkuntza Lantegirako, %14,46 (5.903euro) PrintLab-a hobetzeko, %14,02 (5.723euro) Gorputzen Laborategia egiteko, %2,66 (1.085 euro) BideoLab-erako eta %3,43 (1.399 euro) gastu komunetarako bideratu dira.

 

Laborategiak artistei eta erabiltzaileei irekiak daude, ideia, gauzatze edo ekoizpen fasean dauden eta espazio edo baliabide teknikoen premia duten proiektu artistikoen behar jakinetan laguntzea da. Horretarako, egonaldi puntual bat egiteko eskaera egin behar da, baliabideak erabili ahal izateko, gauzatu nahi den proiektua aurkeztu behar da eskaera egiterakoan, eta ondotik, ekipamendua erabiltzen ikasteko formakuntza saio batera joatea eskatzen da. Formazio saio hauek hilean behi egiten dira, ordu eta erdiko iraupena dute eta laborategietako ekipamenduak erabiltzen hasteko oinarrizko nozioak hartzeko balio dute.

 

Iaz PrintLab-a eta BideoLab-a urrian mustu eta gero, zazpi pertsonak erabili izan zituzten espazio hauek denbora tarte jakin batzuetan, horietatik lau pertsonak, PrintLab-a erabili zuten, eta hiruk, BideoLab-a. Aurten 16 egonaldi izan ditugu laborategietan eta lantegietan, hauetatik lau lagunek, BideoLab-a erabili dute, zazpik PrintLab-a eta gainontzekoek lantegi desberdinak. Egonaldi puntual hauetaz gain, egoitza edo denbora luzeko egonaldietan dauden artistek ere erabiltzen dituzte laborategiak haien proiektuak eta sorkuntzak garatzeko. Uharte Zentroaren nahia da, gero eta erabiltzaile gehiago ibiltzea espazio hauetan, helburu horrekin, eta lantegiak ezagutu daitezen, laborategien ate irekien jardunaldia antolatu da urriaren 31an arratsaldeko 18:00etatik aurrera, bat egingo duelarik artisten Estudio Irekien itxiera ekitaldiarekin, bertan, egonaldi luzeko artisten lantegiak ikusteko aukera egongo da.

 

Uharte Zentroko lantegi eta laborategien inguruko info osagarria, hemen.