Izenburua
UDA-MINA
Egilea
Autoretza kolektiboa
Data
2016ko abuztuak 29, 30 eta 31
Ordua
11:00tik 18:00ra
Sarrera
Librea
Epea
Abuztuak 24
Norentzat
Arte-ehunaren parte sentitzen den edozeini zuzendua. Auto-antolakuntzaren testuinguruan, diziplina anitz eta heterogeneo hartzen dituen topaleku honetan parte hartu nahi duen orori.

Udako azken garaian gertatuko den artisten topaketa bat da Udamina. Bertan parte hartzen dutenek elkar ezagutu, eztabaidatu, lan metodologiak partekatu edo elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, baina zehatza den zerbait ekoiztearen beharrik gabe. Ez-egitetik abiatzen den egitearen praktika hau (zeozer zehatza “ez dugula egin behar” ulertuta), artearen bidez garatu daitezkeen hainbat aspektuen gainetik produktu artistikoa jartzen duten ohiko erritmoekin kontrajartzen da.

Lan talde bat sortzea da xedea. Bertan, aurre proiektu eta ekoizpen asmo zehatzik gabe, parte hartzen duten lagun guztiek zerbait proposatuko dute: talde-praktika bat, beste artisten lanaren ikuskatzea, ideiak, gakoak edo proiektuak partekatzea, edota beste edozein ekintza artistiko edo kulturala.
Denborak eta ezagutza partekatzeko moduak taldeak berak antolatuko ditu.

Proiektu honek lan egiteko modu ezberdinen araketa du helburu. Artisten arteko komunitatea sortzeko espazioa erraztu nahi da, etorkizunean proiektu bihur daitezkeen harremanei eta afektuei aukera emanik.

DATAK ETA ORDUTEGIA
Topaketa 2016ko abuztuaren 29, 30 eta 31an izanen da, 11:00etatik 18:00ak arte. Eguerdian bazkaltzeko
tartea izanen da.

HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
Gehienez 20 lagun onartuko dira topaketan parte hartzeko. Izen-ematearen ordenaren arabera onartuak izango dira, beti ere, oinarri hauetan jasotzen diren baldintzak betetzen badituzte.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Eskaera-orria bete eta actividades@centrohuarte.es helbidera bidali behar da.
Izena emateko epea abuztuaren 24ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik.