Izenburua
Tresnaka - Prozesu artistikoak eskolan
Irakaslea
Betisa Ojanguren
Egilea
TRESNAKA artxiboko artista gonbidatuak
Data
2020ko azaroak 25 eta 26, 2021eko urtarrilak 27 eta 2021eko maiatzak 26
Ordua
Saio amankomunak 17:00etatik, 19:00etara
Sarrera
ILZ izena emanda
Epea
2020/11/10
Norentzat
Irakasleei zuzendua

TRESNAKA web tresnaren erabileran interesa duten irakasleak laguntzeko eta gidatzeko ikastaro bat aurkezten dugu, trebakuntza- eta esperimentazio-prozesu partekatu bat.

 

Helburuak:

  • www.tresnaka.net” baliabidea ezagutarazi eta dauzkan proposamenak modu gidatuan iksagelan inplementatu.
  • Curriculumetik haratago, artea prozesu, eduki eta formatu gisa ikasgeletara hurbilduz.
  • Arte-entitate batekin lankidetzan esperientzia estetiko bat bizitzea.
  • Hezkuntza-lanari ikasgelatik kanpoko kultura-ekoizle gisa balioa ematea.
  • Ezagutza hurbiltzeko eta eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.
  • Ikasgelan arte garaikidea sustatzea zeharlerro gisa.
  • Arteen didaktikatik abiatuta, hezkuntza-komunitatearen arteko sareak sustatzea, kolektiboaren beharrei erantzungo dien ikuspegitik, elkarrekin aurrera egitenez.

 

Edukiak:

  • Bi orduko iraupena izango duten lau saio amankomunetan:

TRESNAKA osatzen duten artisten fitxak aztertuko dira

Baliabide desberdinetatik abiatuta, artisten lanetara, hauen interes eta sormen prozesuetara hurbiltzeko estrategiak erraztuko dira, haien interesak eta sormen-prozesuak.

Ikasgelako lan-prozesuan lagungarri izan daitezkeen hezkuntza-esperientzien adibideak eta kontakizunak erabiliz, gai teorikoagoak landuko dira.

Era berean, arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako proposamen didaktikoak landuko dira, TRESNAKAKO artisten sorkuntza-prozesuak eskola eta institutuetan erabiltzeko.

Azkeneko saioak norberaren ikasgelako esperientziak partekatzea eta taldean baliabideak eta ikaskuntzak partekatzea izango du helburu.

 

  • “Lan-taldeen” tutorizaziorako, ordu eta erdiko hiru saio eginen dira:

Interes komunen arabera taldekatuak, lan-talde txikiagoak eratuko dira. “Lan-talde” bakoitzarekin ikasgelara eramango den proposamen didaktikoa hautatuko da, eta oinarrizko proposamena irakasle bakoitzaren errealitatera eta behar espezifikoetara egokitzen lagunduko da. Proposamena prestatzen eta garatzeko laguntza eskainiko da. TRESNAKA artxiboan parte hartzen duten artistek irakasleekin konpartituko dituzte haien ezagutzak eta esperientziak.

 

Metodologia:

Proiektu esperimentala da, irakasleen prestakuntzaren (on-line modalitate hutsean) eta ikasgeletan hezkuntza-proposamenen artekoa. Elkarrekin lotutako hiru formatu konbinatzen ditu:

4 saio amankomun on-line (2 ordu saio bakoitzeko).

      • 1. eta 2. saioak azaroan
      • 3. saioa urtarrilean
      • 4. saioa maiatzean

TRESNAKAk eskaintzen dituen baliabideak erabiliz lan-taldeek garatuko dituzten proiektuak tutorizatzeko 3 saio on-line  (ordu eta erdi saio bakoitzeko).

Saio hauek talde bakoitzarekin itxiko dira, abenduan hasi eta martxoan bukatuz.

Irakasle bakoitzaren lan indibiduala eta ikasgelan egingo den lan honen inplementazioa (8 ordu gutxienez)

 

Hizlariak:

Betisa Ojanguren. Uharte Arte Garaikide Zentroko zuzendari-kidea.

TRESNAKA artxiboa osatzen duten artista gonbidatuak

Datak: Saio komunak  2020ko azaroak 25 eta 26, 2021eko urtarrilak 27 eta 2021eko maiatzak 26. Lan taldeekin saioak abendua eta martxoa artean izanen dira eta talde bakoitzarekin zehaztuko dira.

 

Ordutegia: Saio amankomunak 17:00etatik, 19:00etara, gainontzekoak lan-talde bakoitzarekin zehaztuko dira.

 

Iraupena: 8 ordu amankomun + 4,5 ordu taldeka + gutxienez 8 ordu lan pertsonalerako.

 

Plaza kopurua: 20 (gutxienez eta gehienez).

 

Izen emateko datak:

Izena emateko azkeneko eguna azaroaren 10 a izango da eta Iruñeko ILZ irakaslen prestakuntzarako webgunetik egin beharko da hemen.

 

Hautapenerako irizpideak: Izen-emate ordena.

 

Hizkuntza: Gaztelera