TRESNAKA osatzen duten Artisten fitxak erakusten dira. Hainbat baliabidetatik abiatuta, haien lanera, interesetara eta sormen-prozesuetara hurbiltzea errazten da. Era berean, Proposamen didaktiko batzuk proposatzen dira, arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak, artisten sormen-prozesuak eskoletan edo beste hezkuntza-testuinguru batzuetan erabiltzeko.
Web tresna honen erabileran interesa duten irakasleei laguntzea eta gidatzea proposatzen dugu, prestakuntza- eta esperimentazio-prozesu partekatu batean zehar.
NORENTZAT
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta irakaskuntza ez formaleko irakasleentzat, hau lortu nahi dutenentzat:
– Curriculuma hedatzea artea ikasgeletara gerturatuta prozesu, eduki eta formatu moduan;
– Prestakuntzako beharren eta interesen gune katalizatzaile bat sortzea taldean;
– Esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;
– Hezkuntzako lanaren garrantzia nabarmentzea, ikasgelatik harago doan kultura ekoizle gisa;
– Ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.
ZER ESKAINTZEN DA?
Proiektu esperimentala da, irakasleen prestakuntzaren eta ikasgeletan hezkuntza-proposamenak ezartzearen artekoa. Elkarren artean lotura estua duten hiru formatu konbinatzen ditu:
- Bertatik bertara 3 saio elkarrekin (saio bakoitzeko 2 ordu), ikasgelako lan-prozesuan lagungarri izan daitezkeen gai teoriko-praktikoak lantzeko.
- Taldekako 2 lan-saio TRESNAKAn parte hartzen duten artistekin. Artistek parte hartzeko, irakasle parte-hartzaile bakoitzaren interesak eta testuinguruak hartuko dira kontuan.
- Garatu beharreko proiektuen banakako tutoretzako ekintza edo saio desberdinak TRESNAKAk proposatzen dituen tresnak erabiliz.
* Saioen datak izena emateko epea amaitzean itxiko dira, urriaren lehen egunetan eta ikasturtean zehar banatuko dira (azarotik maiatzera).
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Urtarrilak 18, 17: 00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)
- Urtarrilak 19, 17:00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)
- Urtarrilak 26, 17:00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)
- Otsailak 16, 17:00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)
- Martxoak 30, 17:00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)
IZEN EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK
Izena emateko epea: 2021eko urtarrilak 16, orrialde honetako alborko barran.
Zalantzari baduzu idatzi educacion@centrohuarte.es helbidera.