Tresnaka tresna digitala, artisten eta hezkuntza-baliabideen artxibo bat da. Uharteko Arte Garaikide Zentroari nolabait lotutako sortzaileen lana ezagutarazten du, eta ikerlarien, komisarioen, historialarien, programatzaileen eta pentsamenduaren munduarekin lotutako jendearen erdigunean jartzen ditu eta beren prozesuen inguruko lan-materiala eskaintzen du. Aldi berean, arte-prozesu garaikideen balio pedagogikoan arreta jartzen du eta hezkuntzako profesionalei tresna didaktikoak eskaintzen dizkie.

Artista bakoitzak, gutxienez, arte-hezkuntzako profesionalek garatutako proposamen didaktiko bat du, azken hauek artista bakoitzarentzat espreski lotutako proposamen bat egiten dutelarik. Era berean, eta Tresnakako taldearekin lankidetzan, hainbat artistek beren lanari buruzko beste proposamen didaktiko bat egin dute.

Hezkuntza-baliabide gisa, irakasleekin harremana duten beste lan-proiektu batzuk ditu lotuta, artxiboak dituen proposamenak inplementatu, hazi eta ebaluatzeko.

Tresnaka Uharte Arte Garaikide Zentroak eta NUP-eko Edarte ikerketa-taldeak lankidetzan garatutako proiektua da.

Ikus Tresnaka.net/eu