Izenburua
TORNAR-SE
Egilea
Patricia Bárbaara
Data
2017/05/20
Ordua
12:00tik14:00ra
Sarrera
Libre

PATRICIA BÁRBARA

Patricia Bárbara artista brasildarrak hainbat gogoeta ekarriko dizkigu forma artistikoen eta kulturen arteko elkarlanaz eta elkarrizketaz, aperitifa performatiko parte-hartzaile baten bitartez.

Patricia Bárbara, “panpina kontzeptuala”, artista performatiko brasildarra da eta, gaur egun, Europan dabil TORNAR-SE proiektua garatzen, FAPERJ Fundazioaren Sorkuntza, Esperimentazioa eta Ikerketa Sustatzeko Programaren beka batekin. coLABoratorio 2010 ekimenean aritu zen.

Sukaldaritza erabiltzen du ikerketa egiteko tresna gisa, etxekoa/tokikoa/kasuala. Tresna horretan elkar topatzen dute jakintza maila eta geruza askok; horien artean, badira historikoak, afektiboak, geografikoak, ekonomikoak, sozialak eta beste asko.