Izenburua
Torkulu-inprimaketako lantegi teknikoa. Teknika zuzenak, monotipoa, estanpazio-baliabideak.
Egilea
Ángela Moreno
Data
2021/04/12 - 2021/04/15
Ordua
15:30 - 19:30
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
Apirilak 8
Norentzat
Artista, ikasle, sortzaile edo, grabatuan interesa duen edonori zuzendua.

Angela Morenok eskainiko duena, lantegi praktikoa da, esperimentazioaren bidez, torkuluan inprimatzeko baliabide grafikoak ezagutuko ditugu. Horretarako, oinarrizko gaiak jorratuko dira, esaterako, papera, tintak eta matrizeak prestatzea eta lantokiaren antolaketa eta bertako zirkulazioa. Azetato gaineko monotipoak sortzeari eta estanpatzeari buruzko oinarrizko ezagutzak landuko dira, edo objektu lauen (landareak, hariak, etab.) aztarna erregistratzeari eta irudi mamuari buruzkoak. Alanbrearekin erliebean egindako lerro-irudiak ere landuko ditugu, baita gofratuan egindako estanpazioa ere. Uharte Zentroko beste baliabide batzuk erabili ahal izango dira, hala nola binilozko ebakitzailea, matrizeak sortu eta gero inprimatzeko. Ikasle bakoitzak estanpazio-baliabide desberdinak aplikatu ahal izango ditu (garbiketa naturala, entrapatzea, tindatzea poupeean, gofratzea, etab.), bai lehendik izan ditzakeen xafletan, bai tailer honetan ekoitzitakoetan.

NORI ZUZENDUA DAGO

Artista, ikasle, sortzaile edo, grabatuan interesa duen edonori zuzendua.

DATA ETA ORDUTEGIA

Apirilaren 12tik, 15era

15:30etatik, 19:30etara

IZEN-EMATEA

Webguneko formularioa beteta.

Izen-emate kuota: 20 €

 

ANGELA MORENO

Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn 1986an, grabatuaren espezialitatean, eta 1996tik Zubiarte grabatu-tailerreko zuzendaria da. Uharten kokatua, lan grafikoen edizioari eta hedapenari eskainia dago eta nazioarteko artisten enkarguak jaso ditu, Jorge Rodriguez Gerada edo Nestor Basterretxea kasu. Urte hauetan zehar, Angela Morenok grabatu tradizional eta garaikideari buruzko ikastaroak eman ditu, baina, batez ere,  grabatu ez-toxikoaren berezko materialak, produktuak eta teknikak erabiliz fotograbatuari, fotopolimeroei eta irudiari buruzko ikastaroak eman ditu. Bere lan pertsonalean irakaskuntza eta sorkuntza uztartzen ditu, elkar elikatzen diren eremu, eta grafikoa beti dago presente bere obran.