Izenburua
To homeland, with love
Egilea
Andrea Olaitz
Data
2019/05/25
Ordua
12:30
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. 

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.


Andrea Olaitzek Armenian izandako esperientziari buruz hitz egingo digu bertan egindako bidaia koadernoaren bitartez. Uharte Zentroak eskainitako bost asteko egoitzan Andreak armeniar kulturara ikuspuntu ezberdinetatik hurbiltzeko aukera izan zuen.

Bertan zegola Erevaneko Liburutegi Feministaren sorrera ikusteak ekoitzitako lana guztiz bideratu zuen. Horregatik, Aperitifak honetan, liburutegiaren kafetegia erreproduzituko da hango behin-behineko luzapena bihurtuz.

Andrea Olaizekin Armenian zegoelarik internet bidezko konexio bideoa ikusi.