Izenburua
TEKNOTRAKITANA
Egilea
Martin Etxauri aka Txo!? / Karlos G. Liberal aka Patxangas
Data
2017/01/13
Ordua
ostirala 17:00tik 20:00ra

larunbata, igandea 11:00tik a 14:30ra
Sarrera
Libre

TEKNOTRAKITANA

Horixe dute periferiek, topaketarako eremuak bilatzen dituztela, bertan, egunerokoaren presiorik gabe, gune autonomoak edukitzeko.

Behin behineko zerbait, espazio zein denborari dagokiolarik. Teknotrakitanak gune txiki bat askatzen du, Uharteko Arte Garaikide Zentruan dagoen gela bat. Gure Tortuga uharte ibiltaria.

Behin-behineko Gune Autonomo honetan hainbat proiektu aurkeztuko ditugu, zeinetan artea, teknologia, dibulgazioa eta punka bat egiten baitute.

 

T.A.Z.-rako proposamenak- Habitación 1:
El Camino del Error , Bug 273

Irudi eta bideoen hautaketa estetika bisual berri bat bilatzeko kontakizun bezala. Irudi guztiak tratatu dituzte bitarteko desberdinetatik, eta suposatzen da erabiliak izan behar dutela material bakoitzaren izaeraren arabera.

Kill -9 del Frente de liberación de Metadatos (FLMT), Karlos G Liberal eta Aitor Resano (Interzonas)

Gure bizitza transakzio digital bat bezala hartu dezakegu. Eredu digital bat gara metadatu itxurarekin. Kill -9 boterearen teknologia da, erabakian autonomoa eta anonimoki jarduten duena, anomaliak bilatzen dituena eta hondatzen dituena. Gailentzen bazara, eredu komuna aldatzen baduzu, Kill -9-k bere programazioak esaten dion bezala jardungo du.

Time Out, Patxi Araujo

Time Out denbora hozteko kamara batean sartzen denean zer gertatzen den planteatzen du. Eraldaketa prozesuak bertan behera utziko lituzke?

Flujo Tecnológico, Manel Sanmartí

Instalazio grafikoa eta elkarreragilea. Bertan proiekzio bat egonen da eta behatzaileek erabakiko dute haiek kontrolatzen duten beren teknologia edo alderantziz gertatzen den. Sortu eta sortzen duenak desberdintzen duen marra argala zeharkatzen.

Bailad hasta que caiga el templo, Txo!?

Chibchas Kolonbiako sabanako tribuen arabera, Chibchacum jainkoak amorrua sentitzen zuenean, zoruan ostikoka hasten zen, Lurra astintzen eta lurrikarak sortuz. Ikusleak ibili eta dantzatuko du eta bere inpultsoak Processing-eko pach batek interpretatuko ditu.

SARndbox, Juanjo López eta Fernando Vargas.

SARndbox hezkuntza proiektua da. Bertan sormen plataforma garatu dute denbora errealean  mapa topografikoak proiektatzeko.

Historias en Domo DIY, Txo!?

Bridaz eta pvc hodiez osatutako domoa, jausgailu batek estalita. Irudiak etxeko proiektore batetik ateratzen dira eta aparkaleku ispilu batean jotzen dute.     Historia subjektibo eta inguratzailean bizitzea egiten gaitu horrek. Obra honek dibulgazio asmoa du, bakoitzak bere berezko ikus entzunezko kupula punk bat osatzeko.

Plaza Drone, Teknotrakitana

Plaza Drone proiektuak pieza/monumentu mugikorra izan nahi du, herri eta hirietako plazan instalatzeko balio duena eta airezko espazio publikoaren eskubidea aldarrikatzen du. Era berean, eta bere kontrola eta erabilera zalantzan jartzen du. Plaza Drone Public Airspace lehiaketaren irabazle bat izan zen.

Dokumentazioa, materiala eta proiektua eraikitzeko prozesua erakutsiko da. Horrez gain, erakusgai egonen da pieza/monumentuak  dituen parteak eta ikus-entzunezko materiala.