Ikus-entzunezko obretan soinuaren erabilerara modu kritikoan hurbiltzeko asmoarekin, soinua hartzeko tresnak erabiltzeko lehen tailer tekniko bat eskainiko dugu. Talde-jardunean eta talde-esperimentazioan oinarritutako metodologia oinarri hartuta, zinema profesionalean erabilitako soinu harrapatze estandarrak arakatuko ditugu, ereduzko setak eraikiko ditugu, eszenako soinuaren kaptazioan dauden errealitate desberdinak estaltzen saiatzeko. Labur-labur, elkarrizketak jasotzeko metodo batzuk ikusiko ditugu eta pertsonaia batekin edo gehiagorekin grabaketak egiteko mikrofoniarako soluzioak, estudioan grabatzeko lokuzioak, audioa multipista programetan editatzen eta soinua espazioratzeko aukera batzuk aztertuko ditugu. Uharte Zentroko laborategia aprobetxatuz, eskura dauden tresnak eta espazioak erabiliko ditugu proiektu kolektibo txiki bat garatzeko.
ZEINI ZUZENDUA?
Artistak, ikasleak, sortzaileak edo soinu-artean interesa duen edozein pertsonari zuzendua.
DATAK ETA ORDUTEGIAK
Urriak 18 – 21
15:30 – 19:30
IZEN EMATEA
Webguneko formulario beteta.
Izen emate kuota: 20 €
IRAKASLEA
AUDIOLAB soinu-ikerketan diharduen irabazi asmorik gabeko kultur elkarte bat da. Elkarteko hainbat kidek garatutako proiektuei esker urteetan metatutako esperientzian oinarrituta, elkarte honek plataforma ireki eta kolaboratzaile bat sortu nahi du, egungo gizartean soinu-kultura sustatzeko. Entzumenaren bidez entzutearen inguruan lan egiteak zenbait diziplina zeharkatzea dakarrela jakinik, esaterako; artea, dokumentazioa, soziologia edo antropologia, AUDIOLAB ikerketa-korronte handiek ahaztu samar geratu den eta, beraz, eraikitzeke dagoen kultura-esparru batean ari da lanean. Horregatik, gure ustez, kolektibitatea, hezkidetza eta esperimentazioa dira eta izan beharko lukete gure tresna nagusiak.
Soinu-ingeniaria, soinu-artista eta programatzailea.
Entzutearekin, soinu-paisaiarekin eta parte-hartze komunitarioarekin lotutako praktika artistikoak garatzen ditu.
Gaur egun, hainbat proiektu garatzen ari da, hala nola soinu-zuzendaria, soinu-bilketa edo hainbat film labur eta luzerentzako nahasketak.Leyre Aranguren
Aberin estudioetako soinu-ingeniaria eta musika-ekoizlea.
Xabier Erkizia
Euskal Herritik lan egiten duen musikaria, ekoizlea, kazetaria eta soinu artista.
Bere lanaren ezaugarri nagusia entzutea eta soinuduna den edozein komunikazio edo sormen motatan ikertzea eta jakin-mina izatea da.
Besteak beste, Mattin, Eddie Prevost, Ilios, Francisco López, TV Pow, Alan Courtis, John Oswald, Alex Mendizabal, Iñigo Telletxea, Cesc Gelabert, Maialen Lujanbio, Raimo Benedetti, Eric La Casa…
+INFO