Izenburua
Kopia
Egilea
Dicky Rekalde
Data
2020/08/24 > 2020/08/27
Sarrera
Izena emanda
Norentzat
Gaiaren inguruan interesa duen edonori zuzendua

Argazki-kopia.

Erreplikazioa, errepikapena, imitazioa, originala, bakarra, originaltasuna vs kopia. Kopia.

Argazkia beti kopia bat da, ontologikoki kopia bat da.

Ikastaroa kopiaren ideiari eta hura kontrolatzeko ditugun baliabideei buruzko eztabaida gisa planteatzen da. Paperak, tintak, tamaina, kamera-profilak, display-profilak, paper-profilak, konbertitzeko helburuak… Uharte Zentroko plotterraren aukera asko aztertuko ditugu, kapturatik kopiara bitarteko prozesu teknikoa eta obra zehatz bat, antzekoa edo ez, sortzeko erabakiak hartzeko prozesua, zertarako?

Izugarri ederrak izan daitezke T. Struthen edo A. Hutteren paisaien kopia batzuk. Distiratsuak, itzelak, superdefinituak, pornografikoak, erreplika perfektuak tamaina ia naturalean, nazkagarriro ederrak.

Kopiak argazkigintza aldatu du artean.

 

DATA ETA ORDUTEGIA

Abuztuaren 24tik, 27ra

15:30 – 19:30

 

IZEN EMATEA

Webguneko formularioa beteta.

Izen-emate kuota: 20 €

Gehienez 15 lagun. Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da.

* Tailer betea. Parte hartu nahi baduzu, idatzi administracion@centrohuarte.es helbidera eta zurekin harremanetan jarriko dira plazak askatuz gero.

⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀

DICKY REKALDE

Iruñea, 1963.

Iruñeko arte eskolako argazkilaritza irakaslea.

Arte Ederretan lizentziatua. EHU.

 

Kartela Lantegi Teknikoa: Kopia