Sormenean eta haren bulkadetan sakonduko dugu. Gainera, lantegian aztertuko da adierazi nahi dugun hura nola proiektatzen dugun artearen bidez, esperientzia autobiografikotik abiatuta eta profesional nahiz pertsona gisa hazten lagundu didaten giltzarriak baliatuta. Ibilbide bat eginen dugu artista gazte garaikideek (90eko hamarkadan sortutakoak) egin dituzten sortze-lan literarioak, musikalak eta abar jorratuz zenbait giltzarri erabilita. Horrela, sormenaren oinarria arakatuko dugu, norbera eta inguru hurbila kritikatzen dituen obra bat sortzeari begira, hari esker iritsi ahal izateko inoiz ibili ez ditugun bideetara.
Hasier Larretxea
Hasier Larretxea idazlea eta poeta da.
Izena emateko hurrengo formularioa bete behar da.
Informazio gehiago