Izenburua
Play Work eta Sport
Irakaslea
Ion Munduate
Data
2020/09/27
Ordua
11:30-14:00

Play, work eta sport hiru modu subjektibo dira eta beti erabili ditut gorputz baten mugimendua hauteman dudanean. Haiek sinplifikatu nahirik, erreparatuko diet esku bateko hatzek eta eskumuturrak –boligrafoa hartzen dugunean– egiten dituzten mugimenduen arteko erlazioari eta folioan sortzen duten emaitzari:

Playk atzematen du orri zuri batean puntua egiteko behar den mugimendu-mota.

Workek, berriz, atzematen du kaligrafia-ariketa bat egiten hasteko behar den mugimendua, jarraituz gero marrazkia sor dezakeena.

Sportek harrapatzen duen mugimendu-mota da orri zuri baten espazio osoa boligrafo-tintaz bete nahi dugunean egiten duguna, hura marratzean egin ohi duguna.

Mugimendu batzuk, soilak izan arren, ezin dira deskripzioan harrapatu. Mugimendu bakoitzak aurkako mugimenduan du oinarri; hura errekuperatzean “konpentsazio” edo “arnasaldia” sortzen da eta hortik dator bere bolumena.

Ekintza bakunak egin, eta lantegi gisa garatuko ditugu edo, elkarrengana hurbiltzen uzten ez badigute, solasaldi gisa.

 

Ion Munduate

Ion Munduate koreografoa eta artista eszenikoa da.

 

Izena emateko hurrengo formularioa bete behar da.

 

 

Informazio gehiago

www.encuentrosartejoven.info