Izenburua
Jendeak gauzak egiten ditu
Irakaslea
Javier Morón Belso eta Iban Ainciburu
Data
2020/09/26
Ordua
17:30-20:00

Digitalizazioa guregana iritsi eta gure bizitzan kokatu denetik, uholde handi bat etorri zaigu hedabide, kanal, formatu, sortze-lan, teknika edo ideia ugarirekin, eta horiek demokratizatu egin dira. Inspiratzen gaituen “oihan” oso bat.

Lehenago komunikazio formatu “itxi” batzuk genituen, hein handi edo txiki batean eraginkorrak zirenak  (telebistan 20 segundoko iragarki bat jartzeak bermatzen zizun jendeak zure marka ezagutuko zuela). Orain, ordea, bitartekoak erabat zatikatu dira.

Hori dela eta, diseinu, irudi eta komunikazioaren munduan bazabiltza, ezinbestekoa duzu begiak zabal-zabalik atxikitzea, atergabe ikastea eta etengabeko jakin-mina izatea, industria honetan “bizirik irauteko” eta hazten segitzeko.

“Frantziska” sormenezko taldeak, lantegi honetan, hainbat kasu eta adibide proposatzen dizkigu, diseinuaren eta komunikazioaren alor desberdinetakoak, saski-naski gisa, inspirazioa pizteko eta begia bizkortzen laguntzeko.

 

Javier Morón Belso eta Iban Ainciburu

Javier Morón Belsok eta Iban Ainciburuk osatzen dute Franziska Estudio enpresa, diseinu grafikoaren alorrekoa.

 

Izena emateko hurrengo formularioa bete behar da.

 

 

Informazio gehiago

www.encuentrosartejoven.info